uriola.eus

Bi pertsona zendu dira asteburuan Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Igande goizaldean Maximo Agirre kaleko 32. zenbakian, 33 urteko gizonezko bat hil zen bere etxean sutea sortu eta gero. Bestalde, igande goizean 27 urteko gazte baten gorpua atera zuten itsasadarretik.

Igandean goizaldeko 06:25 aldera, Miribillako suhiltzaileek abisu bat jaso zuten; Maximo Agirre kaleko 32. zenbakian sute bat zegoen. Bertaratu zirenean, etxe horretan bizi zen 33 urteko gizonezkoa lurrean botata aurkitu zuten. Sutea txikia izan zen; ustez, gizonak zartagin bat utzi zuen sutan eta kea izan zen nagusitu zena. Gizonezkoa karbono monoxidoa arnastearen ondorioz hil zen; hala ere, gaur autopsia egingo diote.

Bestalde, beste ezbehar bat eman da asteburuan. Igandean, goizeko 09:00ak pasata zirela, kale-garbitzaile batek itsasadarrean, Ripa inguruan, gorpu bat zegoela ohartarazi zion Poliziari. Berehala, suhiltzaileak bertaratu ziren eta gorpua uretatik atera zuten 09:20 inguru; ordu batez gaztea suspertzen ahalegindu ziren baina 10:15 aldera, hilda zegoela baieztatu zuten.

Ikerketa martxan jarri dute heriotza argitzeko asmoz. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa