URIOLAk jakin duenez, jabearen salaketaren ostean Ertzaintzaren furgonetak eta Udaltzaingoaren hainbat kotxe hurbildu dira Izarbeltzera 08:45ak aldera. Gunea prezintatu eta barrualdera sartu dira.
Sare sozialetatik Andres Isasi kaleko 15 zenbakian dagoen Izarbeltzera gerturatzeko deia zabaldu dute.
Ondoren, 12:30ean, elkarretaratzea egon da udaletxe aurrean eta 19:30etarako manifestazioa deitu dute Zabalburutik abiatuta, desalojoa errefuxatzeko.