uriola.eus

Izarbeltz Ateneoa hustu dute

  Jendartea

Polizia Iralako Izarbeltz espazio autogestionatua hustu du goizean. Ateneoaren kanpoaldetik pasatu den pertsona batek eman dio URIOLARI desalojoaren berri, eta Komite Internazionalistak sare sozialen bidez ere albistea zabaldu du.

URIOLAk jakin duenez, jabearen salaketaren ostean Ertzaintzaren furgonetak eta Udaltzaingoaren hainbat kotxe hurbildu dira Izarbeltzera 08:45ak aldera. Gunea prezintatu eta barrualdera sartu dira. 

Sare sozialetatik Andres Isasi kaleko 15 zenbakian dagoen Izarbeltzera gerturatzeko deia zabaldu dute.

Ondoren, 12:30ean, elkarretaratzea egon da udaletxe aurrean eta 19:30etarako manifestazioa deitu dute Zabalburutik abiatuta, desalojoa errefuxatzeko.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa