1923an Bilboko gazte ekintzaile batzuk Hispania Film zine estudioak muntatu zituzten Iralabarri auzoan. Euskal zinemaren aintzindari izan ziren.
Gaurko emanaldian zuri-beltzeko hiru film mutu proiektatuko dituzte. Un drama en Bilbao (13 min.), Lolita, la huérfana (10 min.) eta Edurne, modista bilbaina (26 min.).
Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Alberto Lopez Echevarrieta kazetari, idazle eta euskal zineman adituak eta Alejandro Olavarriak, aintziri horietako baten ilobak.