Esparru publikoa okupatuko dute Ortutxuetan eta ura kendu Barrenkalen

uriola.eus 2017ko mar. 8a, 07:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, martxoak 9, osteguna, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Ortutxueta kalean; eta ura kenduko dute Barrenkalen. 

Biharko 23:00etatik ostiraleko 06:00ak bitartean, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dituzte Ortuetxe kalean, 1. zenbakiaren eta Indalecio Prieto etorbidearen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta seinalistak egongo dira alde horretan, kalea ixten den lekutik kalearen amaieraraino, garajeetara sartzea errazteko. Indalecio Prietotik sartu beharko da, hau da, kontrako noranzkoan.

Makinak igotzeko okupatuko da espazio publikoa.

Era berean, bihar, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Barrenkale kaleko 13tik 29ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta 20tik 38ra bitarteko bikoitietan.

Barrenkale 26an dagoen berunezko ur-hartune bat berritzeko moztuko dute ura.