Bilbon jaio edo bizi diren 15 emakume gazteren lekukotasuna

uriola.eus 2017ko mar. 10a, 09:23

Azken hilabeteotan 15 emakumeri egindako elkarrizketa laburrak jasotzen ditu Bilboko emakume gazteak dokumentalak. Bertan azaltzen dira, besteak beste, protagonisten bizipenak eta pertzepzioak, mentalitate-aldaketari buruzko iritziak, dituzten erronkak eta Bilbon duten bizimodua. Dokumentala Bidebarrietako Liburutegian estreinatuko dute ostiralean, 18:30ean. 

18 eta 40 urte bitarteko emakume gazteak dira ikus-entzunezko honen protagonistak, Bilbon jaio edo bizi direnak, eta zenbait arlo eta lanbidetakoak: kultura, kirola, musika, elkartegintza eta feminismoa, ikerketa, irakaskuntza eta teknologia berrien arloetakoak.

Hauexek dira dokumentaleko 15 protagonistak: Katixa Agirre, idazlea; Oihane Albizuri, motorretako pilotua; Oihana Bartra, bertsolaria; Marian de Andres, gizarte-langilea; Afaf El Haoui, Ahizpatasuna, euskal eta marokotar emakumeen gizarte eta kultura-arloko elkartearen sortzailea; Idoia Fernendez, sofware-arloko multinazional beteko agindutako zerbitzuen begiralea; Liria Fernendez, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea; June Fernendez eta Andrea Momoitio, Pikara Magazineko kazetariak eta koordinatzaileak; Ainhoa Garmendia, industria ingeniaritzako ikaslea, Formula Student proiektuaren barruan; Rosa Jimenez, Sim Romi emakume ijitoen elkarteko burua; Fule Kambaio, ile-apaintzailea; Adriana Laespada, performance artista eta kantari lirikoa; Natalia Perez, punk musika; eta Alba Vidal, Youtuberako edukien sortzailea.

Bilboko emakumeak, nosotras contamos proiektuaren bigarren zatia da. Proiektu horren xedea Bilboko historia emakumeek kontatuta jasotzea da; hau da, uriko hirigintza, moral, hezkuntza, ohitura, lan, kontsumo eta aisialdian izandako aldaketen inguruan jardutea. Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak memoria lantzeko dokumental hauek ekoitzi ditu, modu pedagogikoan, etorkizunari begirako tresna erabilgarriak izateko ustearekin.

Proiekzioa Emakumeen Nazioarteko Eguna gogoratzeko Bilbon antolatu diren ekitaldien barruan emango da, hain zuzen ere, emakumeen figura, jarduna eta garrantzia agerian uzteko, nabarmentzeko eta duten balioa emateko ekitaldien barruan.