Ikuskizunean Mikel Laboaren kantutegia "mugimendu bilakatu" dute, bere unibertsoan barneratu eta "ikuslea hunkitzea eta liluratzea" dute helburu. Hamabi dantzarik gorpuztuko dituzte "askatasuna, osasun mentala, erotasuna eta bestearekiko harremanak" bezalako gaiak.
Datorren igandean, martxoak 12, Dantzaz konpainiak Txoriak ikuskizuna plazaratuko du Guggenheim Bilbao Museoko atrioan, 12:30ean. Txoriak ikusi ahal izateko, museoko sarrera ordaindu behar da. Emanaldia Guggenheim Museoaren XX. urteurrena ospatzen duen TopARTE programaren baitan kokatzen da.