Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren laguntzarekin, topaketa martxoaren 9an egingo da Azkuna Zentroan, 10:00etatik aurrera, Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun Politiken, Ingurumen, Etxebizitza eta Garapen Osasungarriaren koordinatzailea buru delarik.
Mintegi bera Madrilen, Alicanten, Velez-Malagan, Palman eta Salamancan egingo da eta azpiegituren, bideko segurtasunaren, mugikortasun jasangarriaren eta garraioaren arloetako tokiko erakundeetako teknikariei eta arduradun politikoei zuzenduta dago.
Alfonso Gilek, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioako Lan Batzordeko presidenteordea den neurrian, ongi etorria emango die topaketa honetan parte hartuko dutenei. Topaketan mahai-inguru egingo dira eta seinaleztapen-ekipo eraginkorrak eta euste- eta argiztapen-sistemak edukitzearen garrantziaz eztabaidatuko da.
Hizlariek bideko segurtasunaren alderdi desberdinez eta bideko ekipamenduaz hitz egingo dute (seinale bertikalak, balizak eta seinale horizontalak); mahai-inguru espezifiko bat egongo da hirietako eta hiriarteko bideetan egon ohi diren zaraten aurkako pantailei eta gailuei buruz.