uriola.eus

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar

  Jendartea  Bilbo
"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar

Jendetza bildu zen Bilboko kaleetan Euska Herriko Koordinadora Feministak martxoaren 8aren harira deitutako manifestazioan. Feminismoa "basakeria heteropatriarkalari aurre egiteko arma" dela aldarrikatu zuten. 

"Feminismoa zorroztu" lelopean manifestazioa abiatu zen atzo, 19:30ak aldera Arriagako plazatik. Inoiz baino jende gehiago bildu zen emakumeen nazioarteko egunaren mobilizazioan. Bortizkeria patriarkala "inoiz baino gogorragoa" den honetan "feminismoa ezin beharrezkoagoa" dela berretsi zuten.

Basakeria horri aurre egiteko feminismo "antikapitalista, subertsiboa eta erradikala" aldarrikatu zuten: "Gure feminismoa esplotazio modu guztien aurkakoa da. Klase herritar eta langileen borrokan erabat txertatua dago, sistemaren logikei oldartzen zaizkielako".

Eguerdiko etenaldia

Munduko beste herrialde askotan bezala, Euskal Herrian era lan, zaintza eta kontsumo etenaldiak egin ziren. Bilboko Koordinadora Feministak ordu erdiko etenaldia deitu zuen eguerdian. Ehunka emakume hurbildu ziren Kale Nagusian burututako ekitaldira, "lan ikusezinak" ikusarazteko eta "berdintasun erreala" exijitzeko. Atzoko etenaldia etorkizunean "egun osoko etenaldi bat egiteko abiapuntua" izan daitekeela azaldu zuten Koordinadorako kideek, eta deialdiak izandako erantzunarekin "oso pozik" agertu ziren.

 

[2017-03-08] Ordu erdiko "enplegu, zaintza eta kontsumo etenaldia" egitera deitu dituzte emakumeak

[2017-03-08] Ehunka emakume elkartu dira Bilbon "berdintasun erreala" exijitzeko

 

Ikusi argazki guztiak handiago

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 1

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 2

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 3

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 4

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 5

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 6

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 7

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 8

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 9

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 10

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 11

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 12

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 13

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 14

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 15

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 16

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 17

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 18

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 19

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 20

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 21

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 22

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 23

"Basakeria heteropatriarkalaren aurka" mobilizatu dira ehunka herritar - 24

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa