Segurtasun uhalaren eta umeak eusteko sistemen erabilera zaintzeko kanpainak martxan

uriola.eus 2017ko mar. 10a, 09:00

Datorren astelehenean, martxoak 13, hasi eta hilaren 19ra arte (igandea) Bilboko Udaltzaingoak kontzientziazio eta bijilantzia kanpaina bat abiatuko du Euskadiko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan.

Hala, udaltzainek ohiko kontrolak indartuko dituzte segurtasun-uhalaren eta umeak atxikitzeko Bide Segurtasuneko Legeak aurreikusitako dispositiboen erabilera kontrolatzeko.

Hartara, bai gidariek bai ibilgailuaren aurrealdeko zein atzealdeko bidaideek segurtasuneko dispositiboak behar bezala erabiltzen dituztela egiaztatuko dute, izan ere, horiek erabiltzea derrigorrezkoa da eta lege horretan beren-beregi araututa agertzen da.

2016an zehar, Udaltzaingoak 28 kontrol egin zituen bi kanpainetan, helburu horrekin. Hauek izan ziren emaitzak:

Kontrolatutako ibilgailuak: 6.764

Kanpainarekin zerikusia duten eta egindako salaketa-kopurua: 57 (kontrolatuetakoen % 0,81) honela banatuta:

• Gidariak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 42

• Aurrealdeko bidaideak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 5

• Atzealdeko bidaideak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 8

• Umeak eusteko sistema ez erabiltzeagatik: 2

Beste arau usteengatiko salaketa kopurua: 30