uriola.eus

Bilbao Kirolak erakundeak informazio zerbitzu berri bat jarriko du abian

  Jendartea  Bilbo

Bilbao Kirolakeko instalazioetako erabiltzaileei ematen zaien informazio zerbitzua hobetzeko asmoz, udal kiroldegietan abian jarri dira herritarrentzako arreta bulegoak.

Ekimen honen bidez, Bilbao Kirolak erakundeak kontsultak egitea eta herritarren partaidetza erraztu nahi du, eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko lagunduko duten arloak zeintzuk diren jakin nahi du.

Ildo horretatik, erabiltzaileek zalantzak edo argibideak eskatu edo iradokizunak egin ahal izango dituzte posta-elektroniko helbide hauen bidez: abonados@kirolak.bilbao.eus eta martxan@kirolak.bilbao.eus, Bilbao Kirolak dituen sare sozialetako perfiletan (@BilbaoKirolak), zein hiriko hamar kiroldegietan, adierazitako ordutegietan:

• Deustu: Asteartea (16:30 - 18:00); asteazkena (11:00 - 12:00)

• Miribilla: Asteartea (11:00 - 12:00 / 16:00 - 17:00)

• Zorrotza: Astelehena (9:30 - 10:30)

• Txurdinaga: Asteazkena eta ostirala (12:00 - 14:00)

• Artxanda: Astelehena (12:00 - 13:00) eta osteguna (16:00 a 17:00)

• San Inazio: Asteazkena (16:30 - 17:30) eta osteguna (10:00 - 11:00)

• Abusu - La Peña: Astelehena (17:00 - 18:00 ) eta ostirala (10:00 - 11:00)

• La Casilla: Asteartea (13:30 - 14:30 / 16:00 - 17:00)

• Errekalde: Astelehena (12:00 - 13:00) eta osteguna (18:00 - 19:00)

• Atxuri: Osteguna (11:00 - 13:00 / 17:00 - 18:00)

Orain arte, Bilbao Kirolak erakundearen eta haren instalazioen inguruko kexak, iradokizunak eta zorionak erreklamazio-orrien bidez izapidetzen ziren; orri horiek herritarren eskura egon dira uriko kirol-instalazioetan. Guztira, abonatuek 2.004 komunikazio egin zituzten 2016an, 612 kiroldegietan eta 1.392 webgunearen bidez.

2016an, komunikazioek % 10 egin zuten gora, aurreko urtearekin alderatuta. Igoerarik handiena iradokizunetan gertatu zen, 20tik 76ra ekitaldi bakar batean. Jasotako komunikazio guztien artean, 29 zorionak emateko izan ziren.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa