URIOLA Laguntzaileak

Zorionekoak gara euskaldunak

Alberto Ugarte 2017ko mar. 16a, 09:49

Zorionekoak gara euskaldunak; Boisen, Necochean, Picassenten edo Sidneyn jaio arren izan bagara euskaldunak. Edonon jaiota ere euskaldunak. 

Zorionekoak gara euskaldunak; Belfasten mozkortu, Texeiron biziraun, Tokion lan egin, Tindoufen korrikan ibili, Red Bayn arraunean aritu edo Chiosen janaria prestatu arren izan bagara euskaldunak. Edonon egonda ere euskaldunak. 

Zorionekoak gara euskaldunak; batzuen ustez herri kantaria, dantzaria, langilea, zuzena, solidarioa, abegikorra da gurea; beste batzuen arabera, berriz, herri lapurra, ezgauza, terrorista, mozkorra, jatuna, zitala eta handikoen aburuz, ordea, atsegina, ulertezina, berekoia, hurbila... Gutaz edozer esanda ere euskaldunak. 

Zoritxarrekoak gara euskaldunak hitza kentzen digutenean. Berba egin ezean ez dago euskaldunik. Euskara da arima, herria, gorputza.  

Zorionekoak gara euskaldunak; Abandon, Deustun, Begoñan, Bilbon... zauden lekuan zaudela berba egin, eztabaidatu, iruzkindu, txarretsi, goretsi, idatzi, zuzendu, nabarmendu, azpimarratu, sortu... Edozein lekutan jaiota, edonon egonda, gutaz edozer esanda ere SARETU, BABESTU, INDARTU! IZAN URIOLA LAGUNTZAILE!

 

[Saretu, babestu, indartu! Izan zaitez URIOA Laguntzaile!]