Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketa bat iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2017ko mar. 13a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, martxoak 14, asteartea, espaloia itxi eta galtzada zein aparkalekuak okupatuko dituzte Zamakola kalean; Andra Mari, Txakur kalea eta Somera itxiko dituzte; eta ur mozketa egongo da Iturribiden. 

Bihartik martxoaren 21era arte, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Zamakola kaleko bi aldeetan, 90. eta 98. zenbakien artean saneamendu-sarean konponketa lanak egiteko. Lanak faseka egingo dira 98. zenbakian hasita; bertan espaloia itxi eta aparkalekuak okupatuko direlarik. Oinezkoen igarobidea libre egongo da une oro; okupatuko den espazioan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ibilgailuen zirkulazioa etengabe baimenduko da.

Era berean, bihartik hasi eta hiru astez, bi leku hauetatik ezin dira ibilgailuek igaro:

- Andra Mari kalea, Jardines kalearen eta Txakur eta Pilota kaleen arteko bidegurutzearen artean. 

- Txakur kalean, Bidebarrieta kalearen eta Andra Maria eta Pilota kaleen bidegurutzearen artean.

Denbora horretan zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da Dorre kalean, Pilota eta Barrenkalebarrena kaleen artean.

Pilota, Andra Maria eta Txakur kaleen bidegurutzeko zoladura konpontzeko okupatuko dute kalea.

Zoladura konpontzeko lanek eraginda ere, bihartik hasi eta hiru astez Somera kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, Erribera eta Zamudioko Atea kaleen artean.

Bukatzeko, biharko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Iturribide kaleko 2tik 44ra bitarteko zenbaki bikoitietan eta 3tik 27ra bitarteko bakoitietan ere.

Iturribideko 16. zenbakian ur-hartune bat konpontzeko kenduko dute ura.