uriola.eus

850 zuhaitz berri Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Udala zuhaitz berriak landatzen ari da kaleen lerrokaduretan, parkeetan eta lorategietan, karbonoaren aztarna hobetze aldera.

Aste honen amaieran 850 zuhaitz berri egongo dira landatuta Bilbon. 209 ale kaleetan eta 113 parkeetan eta lorategietan; leku hauetan landatu dira besteak beste:

• Dolaretxeko ibarra: 15 ale (artea, ereinotza eta urkia)

• Ventosa bidea: 100 ale (artea, abaritza eta ereinotza )

• Begoñalde: 50 ale (lizarra, haritza, urkia eta ereinotza)

• Abasolo: 200 ale (lizarra, urkia, haritza, ereinotza, artea eta abaritza)

• Kobetamendi: 100 ale (lizarra)

• Karmelo ikastola: 60 ale (haritza eta urkia)

Landatze-lan batzuetan inguruko ikastetxeek eta Begoñaldeko, Kobetamendiko eta Karmelo Ikastolaren inguruko herritarrek hartu dute parte.

Zuhaitzak eta eurak zaintzeak eta iraunarazteak duten garrantziaz adingabekoak kontzientziatzeko, ikastetxe hauetako eta beste batzuetako ikasleek hartu dute parte zuhaitz bana landatuta.

Begoñalde:

• Jesusen Alabak: Sortzez Garbia, Otxarkoaga TZ, El Salvador Maristas ikastetxea eta Aldamiz ikastetxea.

Kobeta:

• Orbegozo eskola, Elorrieta-Erreka Mari eta Artabe IES.

Karmelo Ikastolaren ingurua:

• Pureza de Maria ikastetxea, Angeles Custodios ikastetxea, Karmelo Ikastola eta Miguel de Unamuno BHI. 

Bilbon 1,3 milioi metro karratuko azalera dago lorategi-guneetarako; 35.000 zuhaitz ere bai. Lorezaintzaren kontratu berria 2016ko maiatzean sartu zen indarrean eta, harrezkero, zuhaitz berrien urteko landatze-tasa 200 aletik 880ra pasatu da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa