Hau guztia ez zaigu arrotz, Bilbon itsasadar ezaguna daukagulako. Euskarazko Wikipediaren arabera, lehorrean barneratzen den itsas-zatia da itsasadarra, itsasaldien menpe dagoen ur-eremua.
Itsasaldien menpe dagoen ur-eremua. Horren berri ere badugu, ezagutzen ditugu nola itsasaldiak hala uriolak. Ondo gogoan daukagu, berbarako, 1983koa, Bilboalde guztia blaitu zuena, haren premian ez geunden arren.
Orain, ordea, beste goraldi bat dator, eta ordukoa ez bezala, oraingo goraldi hau behar-beharrezkoa dugu.
Bilbok URIOLA hau behar du, bai horixe. Aberastu bere emaria! Izan zaitez zeu ere URIOLA Laguntzaile!