Gaur goizean, Iralako Harino Panadera fabrika zegoen eraikinean Ogiaren Jaiaren aurkezpena egin dute. La Caixa Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta Gazteleku elkarteak sustatutako komunitate-ekintza honen bidez iralabarri eta Ametzola auzoetan dagoen kultura aniztasunari duen balioa ematea bilatzen dute.
Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzia den Itziar Urtasun andreak, CaixaBanken ordezkaria, Mercedes Egozkue; Iralako auzokide den Ruth Castedo andreak eta ICI Taldeko teknikaria den Goizalde Azkonak komunitate-arloko jardunaldia aurkeztu dute. Martxoaren 18an izango da Iralako Kirikiño etorbideko plazan.
La Caixa Gizarte Ekintzak estatuan bultzatzen duen Kulturarteko Komunitateko Esku-hartze Proiektuaren (ICI) barruan dago ekimena. Proiektuko 31 udalerrietako 39 lurraldeetatik gehienetan topaketak egiten ari dira martxoan eta apirilean eta helburu bera dute, hauxe: Komunitatea kohesionatzea bizikidetzaren bidez. Lurralde horietan lan egiten dute bizikidetza eta gizarte-kohesioa sustatzeko, herritarrek, profesionalek eta administrazioak elkarlanean egindako lanetik abiatuta.
Auzokideak bizikidetzan oratzen ditugu lelopean
Horiek horrela, Kirikiño etorbideko plazan, elkarren segidako hirugarren urtez, Ogiaren Jaia egingo dute. Elkarbizitzan oratzen ditugu auzoak da aurtengo goiburua eta helburua, gizartearen kohesioa eta kultura arteko topaketa eta elkarrizketa sustatzea Iralabarrin eta Ametzolan. Jarduketaren eremuko 30 komunitate-eragile baino gehiago dira antolaketa lanetan bi hilabete baino gehiago egon direnak. Komunitate-eragile horien artean, Iralabarriko eta Ametzolako auzokoak, gizarte-kolektiboak, GGKEak, profesional teknikoak eta erakundeak daude.
Aurten ere, ogia izango da jaiaren gaia eta jaian bilduko diren kultura guztiak kohesionatuko dituen elementua, 'Munduko Ogiak' erakusketaren eta dastaketaren bidez. Bertakoa izatearen sentimendu inklusiboa indartzeko elementu egokia izango da ogia, auzoko guztiengana heltzeko, bakoitzaren jatorria edozein izanda ere. Kultura ezberdinak eta auzoetako aniztasuna denok ikusteko moduan egongo da.
Oraingo honetan ikuspegi berria eman nahi zaio jaiari, nolabait "elkarteen azoka" bihurtzeko asmoa dute eta, horrela, jarduketa-eremuko baliabideek egindako lana erakutsi. Jaieguneko programa elkarlanean prestatu dute.
Larunbatean, martxoak 18, goizeko 11etan, auzoa egiteko eta herritarren bizikidetza sustatzeko zenbait jarduera izango dira Iralako plazan:
• Elkarteen Azoka. Iralako eta Ametzolako elkarte, talde eta zerbitzuen postuak.
• Munduko Ogiak. Munduko ogien erakusketa eta dastaketa.
• Erakusketak eta tailerrak. Tai-chi erakustaldia, ibilaldia bizikletaz, irrati-programa, parkour, Brave Fighters fusio-dantza, urban sketching-a, abesbatzen kontzertua, erromeria, euskal dantzak, musika-tresnen tailerra, osasunari buruzko tailerra, txapei buruzko tailerra, 'Irala 100 urte' photocall-a, batukada, taloak egiteko tailerra, arkitekturari buruzko tailerra, flamenko-erakustaldia,…
Programazio komunitarioa: 'Auzoa eraikitzeko SAREtu gaitezen'
La Caixa Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta Gazteleku komunitatearen garapenerako elkarteak aipatutako auzoetan sustatzen diharduten komunitate-arloko prozesuaren barruan dago topaketa. Proposamen honi forma emateko Iralako eta Ametzolako zenbait kolektibo, zerbitzu publiko nahiz pribatu eta auzokok bat egin dute.
Urtarrilean II. Topaketa Komunitarioaren programazioa sozializatu zen. Goiburua hauxe izan zen: Auzoa eraikitzeko SAREtu gaitezen. Pertsonen bizimodua hobetzeko ekimen asko egon ziren. Programazioa aurreko urte bietan herritarrekin egindako bileren eta bilera teknikoen bidez egindako diagnostikoaren eta errealitatearen parte-hartze bidezko azterketatik abiatzen da.
Lan horren ondorioz, lehentasunezko lan-ildo hauek finkatu ziren: 'Pertsonen isolamendua gainditu, auzo identitatean sakontzeko' eta 'Haurtzaroaren aukera-berdintasuna sustatu ildo sozio-hezitzailearen bitartez'. Proposatutako ildo horien harira egituratu dira garatu beharreko ideiak.
Komunitate-arloko programazioa auzokoekin berriro partekatzea ahalbidetzen du jardunaldi honek. Adibidez, komunitate-arloko Programazioaren barruan dagoen Osasunaren Astea garatzeari begira proposamenak eta iradokizunak jasotzeko espazio bat egongo da.
'Auzoak bizikidetzan oratzen ditugu' ekitaldian prozesua sustatu duten entitateek parte hartzen dute, baita antolaketan parte hartu duten hainbat baliabidek, elkartek eta taldek ere. Hauek izan dira parte hartu dutenak:
Udala, Torre Urizarko auzo-elkartea, Iralabarriko auzo-elkartea, Amiarte, Felix Serrano eta Amor Misericordioso ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteak, Berdinak, Etxaniz Suhiltzailearen plazako osasun-zentroa, 'Irala100urte' batzordea, Iralabarriko San Antonio Abesbatza, Hegoetxea federazioa, Gazteleku, Iralako gaztegunea, Tai Chi taldea, Auskalo, Iralako haurgunea eta kidegunea, Iralako Gazteria, Iralarima, Komunikatuz, Euskal Txokoa, Avifes, Txirrikletak, Gaztetxoak, Eskologistak Martxan, BIGITE, Brave Fighters, Aitana taberna, Estenega taberna, parkour taldea, Bilgua taldea, Flamenko Almazen, la Caixaren boluntarioen programa.