Biziz Bizi elkarteko kideek gogoratu dutenez, 1999tik mahai gainean dagoen eskaera da Bilbo eta Getxo arteko bidearen egokitzapena. "Ordutik plan ugari, itun eta aurrekontuek ez dute lortu ardura duten erakundeen arteko adostasunik". Besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundia, udalak eta Portu Agintaritzaren artean.
Foru Aldundiak "esku hartzeko ordua heldu dela" uste du Biziz Bizi elkarteak, eta ildo horretan "bide zati txiki horretan egokitzapen-lanen exekuzioa bizkortu dezala" eskatu du.
Eskaera babesteko, bizikleten erabiltzaileak larunbateko bizikleta martxan parte hartzera animatu ditu Biziz Bizi elkarteak: "Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzatik Getxoraino bizikletan bidea eginez erakuts dezagun denok proiektua bukatuta ikusteko dugun desioa".
[Berri freskoak (eta txarrak) Getxo eta Bilbao arteko bidegorriari buruz]