Garikoitz Mendizabal zuzendaria buru duen eta Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garciak osatzen duten Txistulari Bandarekin batera, Mariano Santamaria piano jolea, Luis Ibiricu eta Maria Diaz Caneja bibolin-joleak, Aureliano gongo dira agertokian.
Ikuskizuna hitzezko sarrera labur baten bidez hasiko da eta jarraian musika hasiko da. Binomio honi esker, inguru intimoa sortuko da, emozioz beterikoa. Interpretatuko dira, besteak beste: Nire istorioa, Hiriko usaina, Aitite, Dantzan, Maitasuna, Oroimena eta Amaiera.
Xabier Otaolea
Xabier Otaolea Delgadok (1989) Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioan egin zituen piano ikasketak, Ana Aranguren piano jolearen gidaritzapean. Garai horretan, konposizioaren munduan murgildu zen konpositore eta orkestra zuzendaria den Hilario Extremianaren eskutik. Konposizio ikasketak Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian (Musikene) burutu zituen eta bertan, honako irakasleen esku jaso zuen klase:
Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano, Jesus Rueda, Stefano Scarani eta Zuriñe Fernandez Gerenabarrena, beste batzuen artean. 2012.urtean Miguel Ituarte piano-joleak bere lehenengo obra Antzemanezin Nahia estreinatu zuen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Urtebete beranduago Centauri ensemblearen bidez BBVA Izaerak eta Xare ensemblearen bidez Ilargiaren Itzalak zikloetan estreinatu zen. 2015ean Bilboko Udal Txistularien Bandan abesti herrikoien moldatzaile gisa egin zuen lan. Azkenik, Bilbon eta Donostian estreinatu diren laburmetrai anitzak ere egin izan ditu (nabartzekoa da Gracia Querejeta zuzendariarekin egindako 'Kalebegiak' proiektua), ikusizkoen artea aktiboki jorratuz eta bere etorkizuna arte hauetako fusioen konpositore gisa proiektatuz.
Bilboko Udal Txistulari Banda
Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcia. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.
Bandak baditu sei diska eta DVD bat kaleratuak: Bilboko Udal Txistu Banda (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin Harizko Txistua (2006); Hala ere (2007) Kepa Junkera, Pello Ramirez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; Bihurrikeritan (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; Kantari Gabonetan (2010) Leioako Kantika Koralarekin; Plazan (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; eta azkena, X Urte, hamaika lagun (2015) DVDa heuren hamargarren urteurrena ospatzeko.