Udaltzaingoak trafiko istripu baten inguruko lekukoak eskatu ditu

uriola.eus 2017ko mar. 23a, 11:15

Kale Nagusiaren eta Areiltza Doktorearen Zumarkalearen arteko bidegurutzean, igandean, 2017ko martxoak 19, kamioi baten eta turismo baten artean gertatu zen trafiko-istripua argitzeko, Bilboko Udaltzaingoak lekukoak behar ditu.

Horren inguruko daturen bat eman dezaketen guztiei, Bilboko Udaltzaingoko Trafiko Argibideekin harremanetan jar daitezela eskatu nahi diete, eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan erabilgarri dagoen 94 420 50 40 telefonoaren bitartez, ahal dela goizeko ordutegian.