Antzerkiari gorazarre

uriola.eus 2017ko mar. 27a, 08:30

Gaur, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da. Eguerdian disziplina anitzetako artistak batuko dira Arriaga plazan, manifestua irakurtzeko.

Irakurraldi antzestua izango da, eta hiru artista arduratuko dira zeregin horretaz: Joseba Negro musikaria, Shakti Olaizola zirku garaikideko antzezlea eta Marta Lopez Mazorra aktorea. Ekitaldia Euskadiko Kale Arteen Alkarteakin batera antolatu du Bilboko udalak.

Bilboko Zirkuitua programako emanaldiak ere ez dira faltako. Otxarkoagako udaltegian Bea Insa eta Leyre Berrocalen Vidas pasadas lana ikusi ahal izango da astelehenean, 19:30ean. Sarrera doan da.

Harrobia Eskena guneak berriz, antzerki laburreko pieza bi programatu ditu astelehen iluntzeko 20:30ean. Enrique Vegaren Diva di palo eta Pako Revueltas, Na Gomes eta Enrique Vegaren Procrastinaríon, o tengo un pato en la nevera que se llama Dostoieski.

Deustuko Erriberako Pabiloi 6n Zerura eroria antzeztuko dute 20:00etan, eta ondoren Lupita La Ingrata y El Tierno Desaborio taldearen kontzertua izango da.  

 

badbilbao.eus

pabellon6.org