Zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dituzte Mazarredo zumarkalean

uriola.eus 2017ko mar. 31a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, apirilak 1, larunbata, 07:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dituzteMazarredo zumarkalean, Euskadi plazaren eta Rekalde zumarkalearen artean.

Okupatuko dituzten aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta Juan Ajuriagerra eta Rekalde zumarkalea izango dira ordezko bideak.

Makinak teilatu lau batera igotzeko okupatuko dute esparru publikoa.