BASen edizio honetan eskaintzen den programa arte sakratuarekin edo musika barrokoarekin erlazionatutako kontzertu edo ikuskizunetatik harago doa. Bilbao 700 Fundazioak parte-hartzaileekin esperientzia eta sentsazio positibo ahaztezinen bidez elkarregintzan jarduteko prestatutako kontzertuak eta ikuskizunak aurkeztuko ditu. Eszenatokia bera zikloaren beste protagonista bat da; izan ere, Gizakunde elizak eta Bilboko Eliz Museoak Atxurin osatzen duten monumentu-multzoa uriaren hasierako oinarriak izan zireneko kokaleku historikoan dago.
2017ko BAS zikloan hauexek egongo dira: kontzertu barrokoak, musikaren historiako obra batzuk berreskuratuta; ikuskizunak eta antzezpenak; musika a capella; eta ziklo honetarako beren-beregi prestatutako eszenografia eta apaingarriak. Ikusle guztientzat da aproposa 2017ko Bilbao Arte Sakratua.
Bost ikuskizun programatu dira, sei egunetan emateko. Hauexek egongo dira zikloan: La Ritirata kontzertua, Nordic Voicesek eskainitako musika a capella, Nao d’Amoresen Misterio del Cristo de los Gascones ikuskizuna, Bilbao 700 Fundazioaren 'Maitasunez eta Argiz' produkzioa, Bilboko Eliz Museoko klaustroan izango diren komentu-eszenak eta Iter Luminis zeremonia musikal eta poetikoa. Azken honen zuzendaria Lídia Pujol da eta Jabier Muguruza eta Leioako Doniene abesbatza laguntzaile izan ditu.
2017ko BAS. Programazioa
Astelehenean, apirilak 3, 20:00etan, Gizakunde elizan.
La Ritirata. ¡Albricias, Oh mortales!
Josetxu Obregonek duela 8 urte sortu zuen eta zuzentzen du La Ritirata. Interpretazio historikoan espezializatuta dago, Barroko, Klasizismo eta lehen Erromantizismoko errepertorioak berriro deskubritzeko, biolontxeloa agertu zenetik instrumentu horren interpretazio historikoaren eta modernoaren arteko lerroa mehe-mehea izateraino heldu zen Erromantizismoaren amaieraraino. Biolontxelo bat, flauta ezti bat, biolin bi, klabezin bat, harpa bat eta tiorba bat daude taldean. Izena Luigi Boccheriniren La musica Notturna delle strade di Madrid kintetoaren azken mugimendutik hartu du. Eugenia Boix sopranoak lagun egingo dio La Ritiratari BAS zikloaren lehenengo kontzertuan.
Asteartean, apirilak 4, 20:00etan, Gizakunde elizan.
Nao d’Amores. Misterio del Cristo de los Gascones
Nao d’Amoresen ibilbide luzearen ikuskizun enblematikoa. 2001ean sortu zutenetik arrakasta handiz interpretatu du espainiar Barroko-aurreko errepertorio dramatikoa. Proposamen eszeniko honek prisma garaikide batetik hasierako espainiar antzerkian murgiltzea dakar. Segoviako San Justo elizan garai batean izaten zen zeremonia liturgikoaren berregite librea da. Hain zuzen, Erdi Arokoa, eta horretarako egin zuten espainiar Erromanikoko ondareko piezarik garrantzitsuenetakoa den Gaskoien Kristoa zizelkatu zuten. Jatorri ezberdinetako testu historikoetatik abiatuta dramaturgia bat eskaintzen da eta horren bidez eszenaratzea burutzen da, antzezleen lana eta txotxongiloen antzerkia konbinatuz eta horrela antzerki modernoaren hasierara hurbilduz.
Asteazkenean eta ostiralean, apirilak 5 eta 7, saioak 20:30etan eta 21:30etan, Bilboko Eliz Museoan.
Bilbao 700 Fundazioaren 'Maitasunez eta Argiz' produkzioa.
Bilboko Eliz Museoaren historian barrena bidaia egitea Maria Ortiz de Madariaga sortzailearen eskutik. Proiektu honen asmoa komentua izateko sortu eta gaur egun Bilboko Elizbarrutiaren ondare historiko-artistikoa duen museoa den espazio honen historia agertzea da. Zenbait emakumek osatutako talde artistikoak monja domingotarren historia kontatzen du. Gizakunde komentua sortu zuten, gaur egun Bilboko Eliz Museoa dena. Ikuskizunaren zuzendaritza eta dramaturgia María Goiricelayarenak dira. Ane Pikaza, Getari Echegarai eta Nagore González izango dira ikuskizun honetako antzezleak. Mañariko Kirikiño Abesbatzak ere parte hartuko du komentu-eszenetan.
Osteguna, apirilak 6, 20:00etan, Gizakunde elizan.
Nordic Voices. Himmelske Fader
A capella kantatzen duen Osloko taldea sei ahotsek osatzen dute. Nordic Voices taldeak Himmelske Fader kontzertua eskainiko du. Norvegiako herri-kanta erlijioso ezagun-ezagun bateko izenburutik daude aterata hitz horiek. Kanta horrek dionez pertsona guztiei eman behar zaie salbazioa bizitzan zehar. Oslo hiriko Norwegian Academy of Music of the Opera Academy delakoan graduatuta daude taldekide guztiak eta operan, konposizioan, eliz musikan eta zuzendaritzan eskarmentu luzea partekatzen dute. Erdi Aroko musikatik musika garaikidera arteko errepertorioak ditu taldeak. Adierazpen musikalaren alderdi zabalak aztertzen dituzte, kantu xehetik beren-beregi konposatutako obretaraino. 2008an, Nordic Voices taldeari Fartein Valen saria eman zioten, Norvegiako musika garaikideari egindako ekarpenagatik. Duela 13 urte taldea sortu zutenetik hainbat kontzertu eskaini ditu Europan, Amerikako Estatu Batuetan eta Txinan.
Larunbatean, apirilak 8, 20:00etan, Gizakunde elizan.
Iter Luminis: trabajos y placeres de amor. Zeremonia musikal eta poetikoa.
Lidia Pujolen proposamen honek Jabier Mugurua eta Leioako Doniene Abesbatzaren kolaborazioak ditu; eta pentsamenduak eta sentimenduak mugiaraziko ditu. Zeremonia musikal eta poetikoa Teresa Jesusenaren esperientziaren gunean orientazio berean mugitzen da ikusleekin, Ramón Llullen Mistikarekin elkarrizketan. Garai historiko eta estilo ezberdinetako obrak biltzen ditu kontzertuak, bertsoen egileen giza esperientziaren eta esperientzia mistikoaren emaitza. Ikuskizunean ahotsak, musikak eta mugimenduak bat egiten dute emozioarekin, funtsezko tresnak izanik gizartearen sentsibilitate berriaren eraikuntzan.
Sarreren salmenta
Sarrerek 5 euro balio dute. Horiekin, BASen programatutako ikuskizunetara sartu ahalko da, baita Bilboko Eliz Museoaren bisita egin ere. Salgai egongo dira martxoaren 29tik
Bilbao 700 Fundazioaren bulegoetan (Zabalguneko plaza, 11, 1. solairua), 10:30etik 17:30era, astelehenetik barikura. Sarrera guztiak saldu ez badira, saldu ez diren sarrerak ikuskizun bakoitzeko egunean ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik erosi ahalko dira.