uriola.eus

Jardunaldi antimilitaristak antolatu ditu Kakitzat kolektiboak

  Jendartea  Bilbo

"Gerren hutsaltasunari aurre egiteko eta gatazka armatuak gerta ez daitezen berriro hausnartzeko", Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenarekin bat eginez, Kakitzat koordinadora antimilitaristak jardunaldiak antolatu ditu.

Horretarako eduki ezberdinetako bi hitzaldi prestatu ditu kolektiboak gaur eta bihar. Bi jarduera hauek Zirika gunean (Erronda kalea, 12, Bilbao) izango dira 19:00etan.

 

Ustelkeria armadan 

Hizlaria: Luis Gonzalo Segura

Apirilak 3 

Luis Gonzalo Segura Espainiako Armadako tenientea izan zen 13 urtez. Kanporatua izan da Armadako ustelkeria salatzeagatik. Urte horietan hainbeste faktura faltsu, zalantzazko esleipenak… ikusteko aukera izan zuen, baina kontu hauek guztiak salatzeagatik presio handia sufritu zuen. Ez ikusiarena egiteko gomendatu zioten. Uko egin zion eskaera honi eta eleberri bat (Un paso al frente) atera zuen ustelkeria hauek guztiak kontatzeko. Hortik aurrera bost hilabetez atxilotu zuten, baina bitartean beste eleberri bat (Código rojo) zeukan buruan eta argitaratzerakoan, kanporatu zuten behin betiko. Orain Espainiako Legebiltzarrean Podemoseko diputatua da.

Bere lekukotza funtsezkoa da "egungo Armadaren egoera ezagutzeko eta bere ustelkeriak eta iluntasunak aztertzeko" Kakitzaten iritzi.

 

Gerra hauek gureak ere badira  

Hizlariak: Gazteizkoak kolektiboa

Apirilak 4

Gazteizkoak kolektiboak urte asko darama euskal armagintza aztertzen, liburuak argitaratuz eta txostenak eginez. 2016an liburu bat kaleratu zuten "munduko gerraren euskal inplikazioa demostratzeko armagintzaren bitartez". Liburu honetan analisi sakona egiten da ikusteko "zenbat euskal enpresa inplikatuta dauden armagintzan eta zenbat kolaborazio jasotzen dute alderdi politiko, unibertsitate eta bankuetatik. Gerrak gureak ere badira ere armak hemen fabrikatzen direlako beste herrialde batzuetan erabiltzeko". Adibidez, Sirian, Turkian, Arabia Saudin edota Israelen.

2017/04/03 - 2017/04/04

Zirika! gunean Bilbo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa