Ur mozketa eta esparru publikoaren okupazioak iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2017ko api. 3a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, apirilak 4, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dituzte Mendiri Maisuaren kalean; galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dituzte ere Trenbideko etorbidean; eta uraren hornidura zerbitzua etengo dute Pedro Cortes Udal Sendagilearen etxaldean.

Biharko 09:00etatik apirilaren 7ko 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dituzte Mendiri Maisuaren kalean, Begoñako Andra Maria kalearen 6. zenbakiaren parean. Ordezko bideak Zabalbide eta Masustegi kaleak izango dira. Mendiri Maisuaren kalearen tarte bat zirkulaziorako noranzko bietarako izango da , zenbaki bakoitietako aparkalekuetako gunetik ibilgailuak pasatzea ahalbidetuz. 

Fresatze eta asfaltatze-lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko dute kalea.

Bestalde, bihar hasi eta hilabetez, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dituzte Trenbideko etorbidean, 38. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko dute eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz. 

Espaloietan irtenguneak egiteko okupatuko dute esparru publikoa. 

Bukatzeko, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura moztuke dute Pedro Cortes Udal Sendagilearen etxaldeko zenbaki guztietan. 

Udalaren ur-sarean ixteko giltza bat jartzeko kenduko dute ura.