32 zuhaitz landatuko dituzte Bilbao Arenaren ondoko ezpondetan

uriola.eus 2017ko api. 4a, 08:00

Udalak espezie desberdinetako 32 zuhaitz landatuko ditu Miribillan, Bilbao Arenaren ondoko ezpondetan. Batzuk hosto iraunkorrekoak dira –quercus ilex edo arteak– eta beste batzuk loraketa nabarikoak, hala nola prunus serrulata kanzan edo gereziondo japoniarrak.

Lehenengo landaketa hau San Luis Meategi inguruko sarbideen ezpondan egingo da nagusiki, eta ondorengo urteetan, zuhaitz eta zuhaixka-multzo berriak landatuz joango dira Claudio Gallastegiko ezpondan.

Martxoan, Udalak kalean lerrokatzeko zuhaitz berriak eta parke eta lorategietako zuhaitz berriak jartzeko kanpaina jarri zuen abian, karbono aztarna hobetzen laguntzeko. Gaur egun, Bilboko lorategiek 1,3 milioi metro koadroko azalera daukate; horiei 35.000 zuhaitz gehitu behar zaizkie.