Ekintzaren leloa Mugi zaitez geltoki berri batera: Atxuriko Lokomotorak izango da eta helburua parte-hartzearen bidez proposamen kolektiboak biltzea da, etorkizun gertu batean hutsik geldituko diren geltokiaren espazioetarako, nasetarako eta Euskotreneko instalazioetarako.
"Atxurik ezin dezake galdu auzoak dituen behar ugariak asetzeko begibistan duen espazio hau", adierazi dute hainbat elkarte sozialek. Gaur arratsaldean egingo den ekintzarekin abian den prozesu parte-hartzailea aurkeztuko dute. Prozesuak auzo historiko berezi honen beharrak artikulatu nahi ditu, geltokiak eta inguruko lurrek dituzten aukerak eta hiriguneko kokaleku estrategikoa ikusirik. Ondoren era kolektiboan proposamenak sortzea da helburua, "pertsonen benetako beharrei erantzuteko, ez orain arte lur eta ondare publikoa zenari etekin ekonomikoa ateratzeko".
Ekintza hau Lokomotorak taldeak sustatzen du. Taldea Atxuriko auzokideek, Atxurigorri elkarteak, Ibaiondo barrutiko elkarte sozialek eta EHUko Parte Hartuz partaidetza masterreko ikasleek osatzen dute.
Lokomotorak kolektiboak herritar guztiak gonbidatu ditu ekintza honetara, etorkizuneko geltokiaren gainean dituzten desioak plazaratu ditzaten, horretarako egingo den joko baten bidez.
Informazio gehiago:
lokomotorakatxuri@gmail.com