Kontzertuan obra oso ezagunak interpretatuko dira, besteak beste: Manuel Palauren Marcha burlesca, Ronald Bingeren Concerto for alto saxophone, Richard Wagneren Trauermusik WWV 73 (J. Boyden moldaketekin), Anton Dvoraken Slavische tänze Op.46 eta Gordon Jacoben An original suite.
Bandak, apirilaren 27an, osteguna, bigarren kontzertu bat eskainiko du 'Bi menderen arteko bidaia II' titulupean Sarrikoko Kontserbatorio berean, zikloari amaiera emanez. Berriz ere Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean Bandako 45 musikari baino gehiagok honako obrak interpretatuko dituzte: Felix Mendelssohnen Overture Für Harmoniemusik (J. Boyden moldaketekin), Darius Milhauden Suite Française eta Carlos Pelliceren Menu.
Oharrak
Zikloko lehenengo kontzertu honetan Bilboko J.C. de Arriagako Kontserbatorioan, Bilboko BM Banda XX. mende hasierako musika abertzalearen autore garrantzitsuenetako batekin hasiko da. Manuel Palau (1893-1967), zeinaren heriotzaren 50. urteurrena oroitzen duten, Ravel eta Koechlinen ikasle izan zen Parisen. 1936an Marcha Burlesca konposatu zuen Emilio Seguiren saxofoien ensemblerako. Beranduago, banda eta orkestra sinfonikorako obraren moldaketa egin zuen. Saxofoirako literaturari jarraiki, Ronald Binge (1910-19979) musikagile ingelesak idatzitako Concerto for Alto Saxophone (1956) lan famatua joko du bandak, kontserbatorioko ikasle-ohia den Victor de Diego saxofoi-jole ospetsuarekin batera. Ondoren XIX. mendera itzuliko dira Richard Wagnerek (1813-1883) bandarako eginiko lan bakarrarekin: bere Trauermusik WWV 73, 1844an C.M. von Weberen hiletarako Dresdenen idatzia eta aipaturiko musikagilearen opera Euryantheko gaietan oinarritua. Gero, transkripzio bat entzungo da, aire eta perkusiorako moldatutako obra sinfonikoak jotzeko antzinako banden tradizioaren barruan. Kasu honetan, Antonin Dvoraken (1841-1904) Danzas Eslavas op. 46 tariko hiru entzungo dute ikus-entzuleek. Bukatzeko, XX. mendeko airerako musika jatorrizko musikako klasiko batekin amaituko da kontzertua, Gordon Jacob (1895-1984) maisuaren An original suite (1928), zeinek bere konposizioarekin musika guztiz berri eta originalean material folklorikoen erabilera errebindikatu nahi izan zuen.
Victor de Diego, Saxofoia
Bere ibilera profesionala Bilbon, bere jaioterrian, hasten da 1984an Pork Pie Hat, Infussion eta Quartet Creciente bezalako taldeekin jotzen, zeinekin Donostia, Getxo, Mallorca eta Ibizako festibaletan sari ugari jaso zituen, besteak beste, Quartet Crecienterekin kritikaren sari berezia Ibizako festibalean 1987an, Pork Pie Hatekin talde lehiaketako 2. Saria Getxoko festibalean 1986an, etab.
1986 eta 1987an Bilboko Orkestra sinfonikoan lan egiten du Enrique Garcia Asensio maisuaren zuezendaritzapean, 1992 eta 2003an Bartzelonako Orquestra de cambra del Teatre lliuren Josep Pons maisuaren zuzendaritzapean, 1994an Bartzelonako Ballet contemporanirekin eta 2011ean Errusiar Estatuko Orkestra Sinfonikoan Mstislav Rostropovich maisuaren zuzendaritzapean. Estudioko musikari gisa ere lan egiten du eta TVE, TV2, ETB, TV3 eta Canal 33rentzat 'Jazz entre amigos', 'Jazz & Co.', 'Jazz a l’estudi' eta beste zenbait programa musikaletan. Halaber, antzerki taldeekin aritu da eta Armando Manzanero, Joan Manuel Serrat, Moncho, Peret, Olga Guillot, Nina edo Amaia bezalako artistekin. Azken honekin 1986 eta 1992 urteetan bira ugari egin zituen Espainia guztitik zehar.
1988an bere egoitza Bartzelonan finkatzen du, non jarduera profesionala garatu duen bere taldeak lideratuz eta era guztietako talde ugarirekin elkarlana eginez, zeintzuekin estatu espainiarrean eta atzerrian nazioarteko jazzaldi ospetsuetan parte hartu duen.
Tete Montoliu, Deborah Brown, Dennis Rowland, Teddy Edwards, Bebo Valdes, Frank Wess, Jesse Davis, Randy Brecker, Jimmy Owens, Michael Philipe Mossman, Jerry Gonzalez, Robin Eubanks, John Nugent, Ann Hampton Calloway, Carmen Lundy, Jordi Bonell, Chano Dominguez, Sean Levitt, Jordi Rossy, Omara Portuondo, Javier Colina, Carles Benavent, Carl Allen, Idrish Muhammad, Jeff Ballard, Iñaki Salvador, Kevin Hayes, Nicholas Pyton, Al Foster, John Faddis, Phil Woods, Dick Oatts, Benny Golson, Eric Reed, Kurt Elling, etab. bezalako musikari handiekin lan egin eta grabatu du. www.victordediego.com
Zuzendari titularra: Jose R. Pascual-Vilaplana
Muroko UMko Musika Eskolan hasi zituen ikasketak bonbardinoarekin eta pianoarekin, Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan jarraitzeko. Banda eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober, Eugene Corporon, Karl Österreicher, Hans Graf eta Yuji Yuhasa (Austria) maisuekin. Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Espainian, Holandan, Ingalaterran, Italian, Portugalen, Errumanian, Suitzan eta Estatu Batuetan, beste batzuen artean, Kubako Nazioarteko Banda, Bavierako Jungend Blassorchester, Ljubljanako SAF Band, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Banda Sinfoniko Portugaldarra, Buenos Aireseko Udal Banda, Kolonbiako Gazteen Banda Nazionala WASBE Youth Wind Orchestra, Coruña, Alacante, Bartzelona, Bilbo, Castellon, Madril, Pontevedra, Tenerife, Santander, Santiago de Compostelako Udal Musika Banda, Matanzaseko Sinfonika, Murtzia, Valles eta Castelloneko Orkestra Sinfonikoa, O. Camera Musicae, Kanaria Handiko O.F., Gaztela eta Leongo eta Albaceteko O.S. (2001-2013 artean zuzendaria). Bilboko Udal Musika Bandaren eta Filharmonia Haize-Orkestrako zuzendari titularra da, Murtziako UCAM Orkestra Sinfonikoko eta Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarra zuzendari gonbidatu nagusiaz gain. Bandako Zuzendaritzaren irakaslea 'Vall d'Albaida' Herrialdeko Musika Eskolan zuzendaria da eta Italiako ISEBeko irakasle gonbidatua da. 2009tik aurrera Spilimbergo-ko (Italia) 'G.A. Fano' Istituto Musicaleko Corsi internazionali di perfezionamento musicale ikastaroetako zuzendari artistikoa da.
Lan sinfonikoak, ganberakoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu. Eldako Banden Lehiaketa 1999, Fira Tots Sants de Cocentaina Koral Lehiaketa 2013, SBALZ 2015 jaialdi ospetsuentzako enkarguak jaso ditu, baita Spanish Brass, Ximo Cano, Luis Gonzalez, Juan C. Matamoros, Carlos Gil edo Steven Mead bakarlari ospetsuentzako ere. 2006an Valentziak, Rabaten eta Madrilen bakarlari, koro eta banda sinfonikoarentzat berak egindako Balansiyyà musikala estreinatu zuen, Bere musika Espainia, AEB, Holanda, Italia edo Suitako CD desberdinetan grabatu da. "Batuta del Mtro. Tomas Boufartigue" saria eman zioten Habanan 1991n. Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren Euterpe saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen 'Ignacio Morales Nieva' Musikako Sari Nazionala jaso zuen. www.pascualvilaplana.com