'Iñigo Cabacas gogoan dub' bideoklipa aurkeztu du Gorka Suaiak

uriola.eus 2017ko api. 10a, 09:00

'Piztu Mixtape' azken lanean Gorka Suaiak Iñigo Cabacasi eskaini zion reggae-dub omenaldiaren bideoa aurkeztu du, Tiro Pun Ekoizpenakekin elkarlanean.

Gorka Suaiak 2016ko azaroan kaleratutako 22 abestiz osatutako 'Piztu! Mixtape' (Taupaka Elkartea) diskoan, Iñigo Cabacasi omenaldia egiteko Iñigo Cabacas gogoan dub abestia zegoen. Jon den ostiralean, hilak 7, abesti horren bideoklipa argitaratu zuen.

Gorka Suaiak, proiektu ezberdinetan parte hartu eta gero (Kodigo Norte, Askapen Sound System, Esne Beltza, Suaia eta Lahaine…), bere bakarkako sorkuntzari bideari ekin dio, 2016ko azaroan bere abesti guztien erremixak disko bakar batean barnebilduz, Kimo Soundzek nahastutako 22 kantuz osatutako mixtape batean.

 

Iñigo Cabacas gogoan dub: 5. urteurrenean omenaldia irudietan

"Data sinboliko eta berezi honekin bat egiteko asmoz", Gorka Suaiak 'Piztu! Mixtape' azken lanean Iñigori eskaini zion reggae-dub omenaldiaren bideoa argitaratu du, Tiro Pun Ekoizpenakekin elkarlanean.

Igandean, hilak 9, "Iñigo Cabacasen erailketaren bosgarren urteurrena beteko da, bost urtez justizia eske, bost urte luze inpunitate eta ahanzturaren aurka borrokan", adierazi du Suaiak.