Pablo Auladell, Ilustrazio Sari Nazionala, BilbaoArten izango da hitzaldia ematen

uriola.eus 2017ko api. 19a, 07:30

Irudia: bilbaoarte.org

Apirilaren 21a bitartean BilbaoArtek Pablo Auladell ilustratzailea hartuko du Bonito Editorialek antolatutako Cursos Bonitos delakoaren baitan. Ilustrazioaren misterioa eta poesia bilatzea helburu duen ikastaro intentsiboa izango da. 

Ikastaro honekin bat eginez, ilustratzaileak hitzaldi bat emango du gaur, apirilak 19 asteazkena, 19:30ean BilbaoArteko Kristalezko Patioan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Apirilaren 24tik 18ra, berriz, Mariana A Miseràvel ilustratzaile portugaldarra hurbilduko da BilbaoArtera ikastaroa eta hitzaldia eskaintzera. 

Martxoan, Katsumi Komagata ilustratzaile japoniarra izan zen bisitan. 

BilbaoArten izango diren Cursos Bonitos 2017 jardunaldiko informazioa: bilbaoarte.org