Horretarako, beren ordutegiak aldatuko dituzte maiztasun hori posible egiten duten bi lineek: A3933 Bilbo-Durango (autopista) eta A3923 Bilbo-Durango-Elorrio (autopista).
Dena dela, 07:00-09:00 bitartean, Durangotik Bilborako zerbitzuak lehen bezala jarraituko du, 15 minutuero irtenaz, eta, era berean, arratsaldean Durangorantz ateratzen direnak ere berdin jarraituko dute, lehendik ere maiztasun handiagoa baitzuten lanetik ateratzeko orduari baitagozkio.
A3923 linea orduetan puntuetan ateratzen zen lehen, eta orain, berriz, hamar gutxitan aterako da. A3933 lineak eta erdietan ateratzen jarraituko du, baina beste zerbitzu bat gehituko du ordua eta hamarrean. Linea biak konbinaturik, 20 minutuko maiztasuna eskaintzen da hala, astelehenetik ostiralera.
Horrela, edukiera eta kalitate handiagoa izango dute Bizkaibusek Durango eta Bilbo artean egunero eskaintzen dituen zerbitzuek.