Odiseak 1937-2017 lanaren testuak Miren Agur Meabek landu ditu (Odisea 1937). Gidoia eta zuzendaritza-lana Carlos Panerak egin ditu, musika Rafa Ruedarena da eta Maskarada-Erre Produkzioak ekoiztu du. Antzezlanak CEARen (Errefuxiatuari Laguntzeko Euskadiko Batzordea) eta Jatorki eta Soinu abesbatzen lankidetza du. Sarrerak 8€ balio du, 6€ Azkuna Zentroko langunentzat.
Gerrako haurrak erbesteratu zituztenetik 80 urte igaro dira. Gerra Zibilean bizi izandako egoeraren eta hainbat gerraren ondorioz lekualdatutako errefuxiatuen irteera masiboarekin orain dagoenaren arteko paralelismoa egiten duen antzezpen musikala da Odiseak 1937-2017 izenekoa.
Nasir gazteak lau gutunetan kontatzen du bere jendearen odisea, ihesa eta oraina. Aldi berean, aurreko odisea bat agertzen da, 1937an Bilboko bonbardaketetatik ihesi itsasontziratutako neska batena.