Eskaintza osatzeko, campus espezifikoak eskainiko dira eta 18 urte arteko gazteek parte hartu ahalko dute horietan.
Bilbao Kirolak-en Udalekuetan izena emateko epea gaur hasiko da Bilbao Kirolakeko abonatuentzat eta apirilaren 26an abonatuak ez direnentzat. Inskripzio guztiak zein-nahi kiroldegitako salmentarako makinetan egin behar dira edota www.bilbaokirolak.com web orriaren bidez.
2000 Plazatik gora sei kiroldegitan
Aurtengo eskaintza, euskaraz eta gaztelaniaz, 6-12 urteko neskato-mutikoei zuzenduta dago; guztira 2.130 plaza izango dira, horietatik 60 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat, Errekaldeko eta San Ignazioko kiroldegietan. Kirol Egokituaren Federazioaren bitartez egin ahalko dute inskripzioa (telefonoa: 94 441 31 81). Gainera, 195 plaza esleituko dira erraketa, gimnasia erritmikoa eta kirol gimnasia, tranpolina eta dantza modernoaren campus espezifikoetan. Goizeko 09:00etatik 14:00etara izango dira programak. Hala ere, 08:30ean sartzeko eta 14:30ean irteteko aukera egongo da, familiei lan egitea eta familia-bizitza uztartzea errazteko.
'Udan Primeran Kirola Eginez' programa Artxanda, Deustu, San Ignazio, Errekalde eta Txurdinagako Udal Kiroldegietan egingo da, ur-jokoak, joko herrikoiak, talde-kiroletarako hastapenak, herri kirolak, tenisa, padela eta igerilekua bezalako jarduerak eskainiz.
Kirola eta kontziliazioa
'Udan Primeran Kirola Eginez' programak kirol askoko plan ludikoa eta atsegina eskaintzen du ekaineko azken astetik uztaileko azkenekora arte. Aisiarako eskaintza betea da eta Udalak eskola-oporraldietan familiei lan egitea eta familiaren bizitza uztartzea ere erraztu nahi die, umeek oporretan emango dituzten hamar astetatik bederatzitarako eskaintzen baitira jarduerak.