uriola.eus

Udaberriko egun bat San Frantziskon euskaraz barra-barra egiteko

  Euskara  Bilbo

Maiatzaren 6an, larunbatarekin bat, Udaberriko Euskal Jaiaren 2. edizioa ospatuko dute San Frantzisko kalean. Auzoko Jai Batzodeak eta elkarteek ekitaldi ugari antolatu dituzte "euskaraz barra-barra aritzeko". 

San Frantziskoko kaletarrak, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko auzotarrak, eta oro har bilbotar guztiak gonbidatu dituzte maiatzaren 6ko Udaberriko Euskal Jaira. Jai Batzordeko kideek "zatozte guztiok" esanez dei egin dute auzora hurbildu eta ekitaldietan parte hartzera. 

Ekitaldi gehienak Mariaren Bihotza plazan eta inguruetan izango dira eta bakar batzuk Sarean elkartearen barruan (Mariaren Bihotza plaza 4). 

Udaberriko Euskal Jaia 2017 - Egitaraua 

Maiatzak 6 larunbata

11:00_Hasierako ekitaldia

11:15_Umeentzako jolasak

11:30_Tailerra: Mintzatu aplikazioaren erabilera eta auzoan etiketatzea

12:00_The Uglyones musika zuzenea

12:15_Parrillada eta sagardoa

13:00_Sanfran Kantari

13:15_Erromeria ibiltaria

13:30_Txistularien banda

14:30_Bertsobazkaria

17:30_Enaitz ipuin kontalaria

18:00_Herri kirolak: harri zulatzaileak eta jokoak

18:15_Berbalapikoa

19:00_Kale antzerkia: Pompomen Kasatxov ikuskizuna

20:00_Handikona irakurketa

20:30_Amaierako ekitaldia eta zozketa

21:00_Gorka Suaia eta AneGuria meets Euskal Dub Etxea (kontzertua)

2017/04/27 19:00 - 22:00

Sarea elkartea Bilbo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa