Mendelssohn eta Straussen obrak interpretatuko ditu Udal Musika Bandak, besteak beste

uriola.eus 2017ko api. 27a, 08:45

Sarrikoko Juan Crisostomo de Arriagako Kontserbatorioan BMB Ensembles zikloko (Musika historikoa Bandarentzat) bigarren eta azkeneko kontzertua eskainiko du gaur Udal Musika Bandak. Bi menderen arteko bidaia II izena duen emanaldia, 19:00etan hasiko da eta Pascual-Vilaplanak jardungo du zuzendari gisa. Sarrera doakoa izango da. Udal Musika Bandak 'BMB Ensembles' zikloaren azkeneko kontzertua eskainiko du

Neguko denboraldiko azkenekoa izango da gaurko kontzertua. Bukaera emango zaio horrela urriaren 9tik "emozio, arte, imajinazio eta denboran zehar egindako bidai anitzak" proposatu dituen zikloari. Kontzertuan obra oso ezagunak interpretatuko dira, besteak beste: Felix Mendelssohnen Overture Für Harmoniemusik (J. Boyden moldaketekin), Richard Straussen Serenade Es-Dur, op.7 eta Darius Milhauden Suite Française. Gainera kontzertu honetan Carlos Pelliceren Menu izeneko obra munduko lehen emanaldia izango da.

'Bi menderen arteko bidaia II' emanaldiaren ondoren, Bandak hasiera emango dio udaberriko denboraldiari. Maiatzean eta ekainean zehar, Bilboko Udal Musika Bandak Areatzako Kiosko enblematikoa musikaz beteko du. Jose R. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira aire zabaleko musika saio horien zuzendaritzan.

Ostiraletan eskainiko dira, maiatzaren 19 eta 26an eta ekainaren 3, 9 eta 16an 19:00etan Areatzako Kioskoan, ehun urte baino gehiago dituen gure taldeak 1895eko ekainaren 9an bere lehenengo kontzertua eman zuen leku berean, hain zuzen ere.

Ostiralean, maiatzak 19, hasiko da udaberriko zikloa, 'Bidaia eszenatik' izeneko musika saioarekin eta maiatzaren 26an jarraituko du 'Bidaia martxen artean' kontzertuarekin. Udal Musika Bandako 45 musikarik baino gehiagok ekainean zehar jarraituko dute konposatzaile garaikideek eta gaur egungoek idatzitako lanez osaturiko programa berezia eskaintzen.

Ekaineko kontzertuak 2an hasiko dira, 'Bidaia gure konpositoreekin' emanaldiarekin, 9an jarraituko dira 'Bidaia pertsona ospetsuekin' jardunarekin eta 'Bidaia zazpigarren artera' kontzertuarekin bukatuko dira ekainaren 16an.

 

Oharrak

Hamabost urterekin, Felix Mendelssohnek bere aita kide zen Harmoniemusik taldearentzat nokturno bat idatzi zuen. Nokturno hau sonata forman obertura batekin handiagotu zen Overture für Harmoniemusik eratuz, obra giltzarria XIX. mendeko hasierako haize musikaren bilakaeran.

Gaurko kontzertuan instrumentu originalak (hamaika) entzungo dira gainerako bandak lagundurik J. Boyd amerikarraren bertsioan. Ikuskizunak hamazazpi urteko Richard Strauss gazte baten beste obra batekin jarraituko du, 13 haize instrumenturen ensemblerako (okteto klasiko mozariarra gehi flauta bi, tronpa gehigarri bi eta baxu tuba) Municheko Unibertsitatean ikasle zeneko garaian konposatu zuen Serenade Es Dur. Serenata honek Hans von Bülow (1830-1894) zuzendari famatua liluratu zuen, zeinek urte batzuk beranduago R. Strauss organiko honentzat idazten jarraitzera bultzatu zuen, horrela Suite B dur für 13 Blassinstrumente sortuz. Dagoeneko XX. mendean, bere eklektizismo erakargarri eta eragin handikoagatik ezaguna zen Darius Milhaud maisu frantses ospetsuak, Leed Music musika argitaletxearen mandatuz musika ikasle gazte amerikarrei obra bat eskaini zien. Suite française obrak II. Mundu Gerran zehar garrantzizko batailak gertatu ziren bost eskualde frantsesetako gai folklorikoak biltzen ditu. Gai hauen tratamendu abangoardistak gerra ondoko garai haietan bandak zuen balioaren erakusgarri izan nahi du. Milhauden esanetan: "... Estatu Batuetako Bandetan gazteek bere garaiko musika jo behar dutela nabaria da... Gazte estatubatuarrek inbaditzaileak garaitzeko bere aita eta anaiak borrokatu zireneko Frantziako tokietako doinu herrikoiak entzun ahal izatea nahi izan dut...".

Kontzertua estreinu batekin amaituko da: XXI. mendeko musika hiru mendetako bidaia honetan. Menuk doinuaren zapore eta usainen artean bidaia berezi batera eramaten du, non berezko irudimenak bere konpositore den Carlos Pellicer autore gazte valentziarraren paleta koloristaren laguntza jasoko duen. Hasi den etorkizunean kultura eta arte baliabideak elikatzen jarrai dezaketen eta XIX. mendetik musika bandek eskaintzan dizkiguten gogo-jatordu honetaz goza dezatela.