Pertsona bat erasotu du Plaza Barrian ustez Betiseko ultra batek

uriola.eus 2017ko api. 27a, 18:17

12:45ak aldera gertatu da erasoa, @Ruantifak twitter bidez adierazi duenaren arabera. Erasotzaileek beraiek grabatutako bideoa arin zabaldu da sare sozialetatik, gaitzespen mezuak ugariak izan direlarik.

Bideoan ikus daitekeen bezala, erasotzaileak terraza batean eserita zegoen gizona "tú eres proetarra" eta "viva España" bezalako ohiuekin iraindu eta jarraian edaria bota eta zaplaztekoa eta ostikadak eman dizkio. Biktimak ihes egitea lortu du.

Sare sozialetan erasotzaileak identifikatu omen dituzte, Betiseko Supporters Gol Sur taldeko kideak direlakoan. Erasotzailea azaroan atxilotu omen zuten Sevillan eraso homofobo bat leporatuta. Hilabete batzuk geroago aske utzi zuten. Gaur Betis futbol taldeak Athleticen aurka jokatu behar duen partida dela eta etorri omen dira Supporters talde ultrako kideak Bilbora.

Erasoaren aurrean Sare Antifaxistak "alerta faxista" deia zabaldu du eta biharko 19:00etan kontzentrazioa deitu dute Plaza Barrian. Betis Class Betiseko jarraitzaile taldeak ere erasoa gaitzetsi du.