Zientzia Azoka egingo dute maiatzaren 6an ikertzaile gazteentzat

uriola.eus 2017ko api. 27a, 17:34
2015eko Zientzia Azoka. Arg: Elhuyar fundazioa

Egun osoko egitaraua antolatu du Elhuyar fundazioak ikertzaile gazteei zuzenduta. Maiatzaren 6an Plaza Barrian egingo den azokan besteak beste ikasleen proiektuen aurkezpenak, esperimentuak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak... izango dira.

12 eta 18 urte bitarteko gazteek osatutako 100 bat taldek ikasturtean zear landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak aurkeztuko dituzte. Lanak osasunaren ingurukoak, ingurumen eta ekologiari lotutakoak, energiaren alorrekoak eta gizarte-zientzietakoak dira. Gainera lehen hezkuntzako ikasleek esperimentuak egingo dituzte plazan. Berrikuntza gisara 'Eremu profesionala' karpa eta arlo desberdinetako zientzia-tailerrak aurkeztu dituzte.

Bestalde, ikasleek “urte osoan egindako lanaren aitortza jasoko dute”. Espainiako zein atzerriko beste azoka batzuetara joango diren taldeak argituko dira, eta beste talde batzuek Euskaltelen, Iberdrolan, Tecnalia Korporazio Teknologikoan, IK4 zentro teknologikoetan, Ikerbasken, CIOCNanogunen edo TZBZ-en egonaldiak egiteko aukera izango dute.

 

Azokak hiru gune nabarmen izango ditu. Hemen bakoitzaren ordutegia:

1. Arkupeak. Gazteen stand-ak

12:00 – 14:00 eta 17:00 - 19:00 bitartean standak ikusgai

2. Erdigunean Eremu profesionala eta tailerrak

'Eremu profesionala' karpa: 12:00 - 18:30 bitarteko ekintza eta saioak

  • Nanokomik erakusketa. CIC nanoGUNE.
  • Teleko-mix: robotika eta bio-seinaleak. Telekomunikazio Ingeniaritza UPV/EHU
  • Ikasgelarako teknologia. The Makery.
  • Txikienentzako tailerrak. Euskaltel Konekta Fundazioa.

Tailerrak

  • 12:00 Esperimentuen Txokoa
  • 13:30 Eraiki zure jostailua polimakerrarekin (The Makery) 
  • 14:45 Teleko tailerra. Zuntz Optikoa (UPV/EHU)
  • 16:00 Musika-laborategia: REC  (Lorea Argarate Zubia. Las Tea Party DJ’s)
  • 17:30 Nanoteknologia tailerra (CIC nanoGUNE) 

17:00 - 20:00 Erdiguneko karpan. Zientzia Azokako marrazkien erakusketa. Dibujatolrato  

3. Eszenatokia

19:00 - 20:00 Sari-banaketa

20:00 - 21:00 Las Tea Party DJ’s. Musika-laborategia: PLAY

 

Informazio gehiago: elhuyar.eus