Egoera hau mantentzeko askotariko arrazoiak daude: lanaren prekarietatea, gehiegizko lan erritmoa,k enpresarioen diruzalekeria aseezina...
Baina erantzukizunak ere badaude: Lan Osasuna Mutualitateen eskuetan uztea, hau da enpresarioen mutualitateen eskuetan uztea. Langileen osasunerako behar zen diru publikoa entitate pribatuetara desbideratzen da langileen osasunarekin zerikusirik ez duen kudeaketa egiteko.
Udalean aspalditik salatu dugu Udalak Mutualiarekin duen akordioa, kontingentzia arrunten kudeaketa eta jarraipena akordio horretatik atera behar zela behin eta berriro esanez. Udalak kontrol eta jarraipen horretarako baliabide propioak ditu eta erabiltzen ditu.
Kontingentzia arruntetan Gizarte Segurantzaren Instititutu Nazionalak ordaintzen du baja eta Bilboko Udalak osagarria ordaintzen du %100era iritsi arte, adostuta dugun bezala.
Kontingentzia arruntetan Mutualiak ez du ezer ordaintzen, baina nahi izanez gero, alta eman dezake bai familia medikuaren iritzia zein Udaleko zerbitzu medikuaren iritziaren gainetik pasatuz.
Horregatik, Bilboko Udalak kontingentzia arrunten kudeaketa eta jarraipena Mutualiarekin izatea ez dugu ulertzen, mutualitateak langileen osasunaren mesedetara egon beharrean enpresarioen mesedetara egotearen logika barruan ez bada.
Beraz, ELA eta LAB sindikatuok akordio hori salatzen jarraituko dugu kontingentzia arrunten kontrola eta jarraipena akordiotik atera arte.