2017/05/13 00:00

Hau Pittu Hau Konpartsak 30 urte!

Hau Pittu Hau Konpartsak 30 urte!
Zazpi Katu, Bilbo
30 bete ditu aurten Hau Pittu Hau Konpartsak eta urteurrena ospatzeko jaia egingo dugu maiatzaren 13an. 1987an Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek sortu zuten Konpartsa, jaiak euskaraz bizi eta Aste Nagusian euskararen presentzia handitzeko asmoz. Egungo Konpartsakideok ere helburu berberei heldu nahi diegu. Aste Nagusian euskararen presentzia bermatzeko euskara hutsean funtzionatzen duen Konpartsa bat behar dugu, euskararen aldarria ere jaietan eta kalean zabaltzen duena. Horregaitik, Bilboko euskaldunok batzeko eta Konpartsari bultzadatxo bat emateko, maiatzaren 13an Konpartsaren urteurrena ospatuko dugu, egun osoko egitarauaz gozatuz: 13:00etan, Trikipoteoa Kalderapekotik 15:00etan, bazkaria Aker Enean (bazkarirako izena emateko, jarri gurekin harremanetan haupittuhau@haupittuhau.eus helbidean!) 19:00etan, Fritanga Elektrotxaranga, Bibatik abiatuta 22:00etan, Trikizio 7 Katun 24:00etan, DJ Barraskilo