BBC Philharmonic Orchestra Juanjo Menaren zuzendaritzaean arituko da Arriagan

uriola.eus 2017ko mai. 10a, 09:00

BBCko Orkestra Filarmonikoak, Juanjo Menaren zuzendaritzapean, bere indarrak batzen ditu Stephen Rough piano-jolearekin Vaughan Williams, Sergei Rachmaninoff eta Edward Elgar maisuen konposizioak biltzen dituen musika-programa bikaina Arriaga Antzokian interpretatzeko.

Hitzordua, maiatzaren 16an, asteartea, izango da, 20:00etatik aurrera Arriagan eta sarrerak salgai daude dagoeneko antzokiko webgune zein txarteldegian.

BBCko Filarmonikoa, egoitza Salfordeko MediaCityUKn duena, BBCko sei taldeetako bat da. Horregatik, bere kontzertuetako asko BBC Radio 3 irratiz ematen dira. Nazioarte-mailan ospea duen orkestra izanik, Europa eta Asian barrena ibiltzen da maiz. Orkestrako zuzendari titularra Juanjo Mena da, nazioarte-mailan ezagunetakoa den zuzendaria. Aurretik, Bilbao Orkestra Sinfoniko zuzendaria, Genovako Carlo Felice Antzokiko zuzendari gonbidatu nagusia eta Bergeneko Filarmonikako zuzendari gonbidatu nagusia izana da. Horretaz gain, mundu osoko talderik ospetsuenekin egin du lan.

Stephen Houghek, bestalde, bere piano-jole karrera konpositorearenarekin eta idazlearenarekin konbinatzen du. Auditoriorik garrantzitsuenetan jo du eta sari ugari lortu ditu, horien artean, Diapason d’Or de l’Annee eta MacArthur Fellowship.