Datu "bikain" horiei, zine egitaraua osatu duten jarduera paraleloetan parte hartu zuten beste 1.770 pertsonak gehitu behar zaizkie. Horien artean daude Guggenheim Museoarekin batera, Carlos Bayonarekin antolatutako Art After Dark saioa –ekitaldi horretarako sarrera guztiak agortu ziren–, Azkuna Zentroan Rob Zombieren omenez egin zen kartelen erakusketa edo Aranzazu Callejarekin egindako Dj saioa.
Programatutako 50 emanaldi baino gehiagotan, aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan zen Eduardo Casanovaren Pieles filma eskaini zen inaugurazio ekitaldian, Sekzio Ofizialean lehiatu zen Roberto San Sebastianen lehenengo film luzea den La Noche del Virgen lana ikusteko saioan, Azkuna Zentroko auditorioan, eta Fant Maisuak sekzioaren barruan La Residencia filmaren, Chicho Ibañez Serradoren lan klasikoaren, emanaldian.
Horrez gain, %80tik gorako sarrerak izan zituzten El Ataud de Cristal, The Void, My father Die nazioarteko film laburrek; amaiera ekitaldiko PET filmak, Trailer Faltsuen saioak, eta Panorama sekzioko film batzuk, La sexta alumna, The Wailing edo Into the Forest lanek, besteak beste; DokuFanteko Sputnik lanak, edo Fantastikoaren Maisuak sekzioko Quien puede matar a un niño, El fantasma del paraiso eta La furia klasikoek.
Aipatzekoa da, baita ere, arratsaldeko lehenengo saioak izan duen harrera bikaina, 16:15ean, Golem – Alhandiga aretoetako 1. aretoan. Amaitzeko, azpimarragarria da 1.114 pertsona joan zirela Pre-Fanteko emanaldietara, zinemaldiaren aurreko astean –2016an baino ia 400 gehiago–, eta 1.566 ikasle hurbildu zirela FantEskola saioetara.