Jens Lekman duela hamarkada bat baino gehiago hasi zen single batzuk autoeditatzen, eta handik gutxira, sariak pilatzen hasi zen Suedia jaioterrian, mundu osoko indie alorrean ospatutako lehenengo albumarekin. Jens Lekman musikariaren pop barrokoa mirari gisa irudikatu zuten Belle And Sebastian eta Magnetic Fieldsen zaleek, eta Bilbora iritsiko da laugarren diskorekin, "karrerako positiboena eta dantzagarriena".
Danimarkan sortu zen 2003. urtean, eta WhoMadeWho hirukotearen ezaugarri nagusia da askotariko influentziak biltzen dituztela, hala nola sixtie, stoner rock, post-punk eta elektronika. Bost disko kaleratu dituzte, eta hainbat maxi abangoardiako zigiluekin: Gomma eta Kompakt, besteak beste. Izenen zerrenda "zorabiagarri" batera lotu dira, eta horien artean daude Hot Chip, Digitalism, Rapture, Peaches edo Chicks On Speed.
The Parrots taldeak garage-rock estiloa bilatzen du, eta Madrilgo agertoki berrian sortu ziren. Duela pare bat urte gailendu ziren Hinds taldeari lotuta, eta 2016. urtearen amaieran nazioarteko proiekzioa baieztatu zuten estreinaldiko LPa merkaturatuz Heavenly zigiluan (Manic Street Preachers, Temples, Saint Etienne…). Zuzenekoak lo-fi jai indartsu eta desinhibituak dira, eta hala frogatzen dute, gero eta gehiago, agertokira igotzen direnek.
Egutegia
Uztailak 6, osteguna:
Depeche Mode, Justice, The 1975, Austra, Cage The Elephant, Spoon, The Avalanches, Xoel Lopez, Cabbage, Circa Waves, Gus Gus, Idles, Niña Coyote eta Chico Tornado, Rrucculla, Rufus t Firefly, Vulk, Zazkel, David Van Bylen DJ eta DJ Maadraassoo.
Basoa: Dixon, The Black Madonna, Mike Servito, Honey Soundsystem eta Baldo.
Uztailak 7, ostirala:
The Killers, Phoenix, Fleet Foxes, Royal Blood, Explosions In The Sky, Trentemoller, Animic, Carla Morrison, Coque Malla, Empty Files, Izaro, Jens Lekman, Jessy Lanza, Joe Goddard Live, Los Punsetes, Sundara Karma, The Amazons, Daniless B2B Dark DJ, eta The HorrorsDJ Set.
Basoa: Daphni, DJ Tennis, Marvin & Guy, Nicola Cruz eta Bawrut.
Uztailak 8, larunbata:
Die Antwoord, Two Door Cinema Club, Primal Scream, Brian Wilson Presents Pet Sounds, !!! (Chk Chk Chk), Blonde Redhead, Aterciopelados, Los Bengala, Biznaga, Dellafuente & Maka, Kokoshca, Saint Motel, The Lemon Twigs, The Orwells, The Parrots, Naranja, Whomadewho, Jotapop eta Marc Dorian DJ Set.
Basoa: Motor City Drum Ensemble, Andrew Weatherall, Job Jobse, Lena Willikens eta Javi Green.
Jaialdiko prezioak
• 3 eguneko bonua: 115 euro + gastuak. Kanpinera sartzeko: 10 euro + gastuak
• Eguneko sarrera: 50 euro + gastuak. Kanpinera sartzea 10 euro + gastuak
Salmenta-puntuak: www.bilbaobbklive.com
Kutxabanken beherapen berezia: Kutxabanken 18 euroko beherapena Kutxabanken txartel bakoitzeko bonu bati aplikatuko zaio gehienez ere eskaintza amaitu arte. Eskaintza hori Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan edo www.bilbaobbklive.com.