Bigarren deialdia, artisten eta konpainien sorkuntzarako baldintzak hobetzera eta sorkuntza prozesuan zehar zein ondorengo emanaldietan Pirinioen bi aldeetan mugitzera zuzendutako sorkuntzen laguntzarako fondoaren barruan dago.
Sorkuntzari laguntzeko funts horren bitartez, 'De Mar a Mar – Pirineos de Circo' ekimeneko bazkideek hau bilatzen dute: konpainiei, euren sorkuntza lanak beste lurralde batzuetan lantzeko aukera eskaintzea, hainbat erakusketa sarerekin harremanetan jartzeko; zirku ikuskizunak sustatzeko aukerak handitzea sorkuntzaren fase anitzetan eta zirku konpainien ekintza eremua zabaltzea, euren lanaren neurriak mugaz gaindiko dimentsioa jaso dezan; eta, amaitzeko, hainbat formatutan aurkezteko eta nazioartera heltzeko aukera emango duten ikuskizunak sortzen laguntzea.
'De Mar a Mar – Pirineos de Circo' ekimenak hiru egoitza modalitate ezarri dizkie bilaketa proiektuei –ez daude zehatz mehatz ikuskizun baten ekoizpenera zuzenduta, ikerketara baizik–, sortzen ari diren artisten edo kolektiboen proiektuei eta dagoeneko finkatuta dauden artisten edo kolektiboen proiektuei laguntzeko. Laguntza hori, sorkuntzarako espazioak lagaz, proiektuaren beharretara egokitutako laguntasuna (artistikoa, teknikoa edo/eta kudeaketakoa) eskainiz eta 2.000 eta 10.000 euro artekoa izango den finantza laguntzaren bitartez bideratuko da.
Bazkideen artean zenbait eskola daude, Escola de Circ Rogelio Rivel edo Le Lido, Frantziako Tolosako Jean Jaures bezalako unibertsitateak, entsegu eta sorkuntza lekuak eta lantegiak, La Grainerie, Central del Circ edo Hameka, eta baita hedapenerako guneak eta eremu publikoko erakundeak ere, urtero Bilboko Kalealdia kaleko arteen nazioarteko jaialdia eta Zirkualde zirku jaialdia antolatzen duen Bilboko Udala, besteak beste.
Proiektuen aukeraketa urrian egingo da Frantziako Tolosan. Modalitate bakoitzerako hautagaitzen formularioa eta oinarri osoak online daude, 'De Mar A Mar' programaren webgunean https://demaramarblog.wordpress.com eta www.bilbokokalealdia.eus webgunean. Proiektuak onartzeko azken eguna irailaren 1a izango da.