Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 46 eskoletako 3.800 ikasle bildu ziren larunbatean eskoletan egiten duten lana gizarteari erakusteko helburuarekin. Bilbok 440 pertsona aldera bildu zituen kalejiretan, 270 pop, jazz eta rock taldeetan, 850 abesbatza taldeetan, 500 baino gehiago musika talde tradizionaletan, 1.050 formato handiko talde eta orkestretan, 250 kamera taldeetan, 150 pianista baino gehiago, 275 dantza klasiko, moderno eta tradizionaleko taldeetan eta 50 abeslari.
Juan Mari Aburto alkateak; Eusko Jaurlaritzako Ikastetxe eta Plangintza zuzendaria, Jesus Fernandez; Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia, Nekane Alonso; BilbaoMusikako Zuzendari-Gerentea, Ana Madariaga eta EHMEko zuzendariak, Izusko Izagirre Loroño, BilbaoMusika Eskolako Bandak, haur abesbatza eta Zarauzko abesbatza ekitaldiari hasiera eman zioten 10:00etan Gas Plazan.
Ekitaldian hil osteko omenaldia egin zioten Imanol Urbieta, pedagogia eta musikaren aitzindaria izan zen autore bikainari eta jarraian Musikaldia 2017ko Abian da Festa abestia estreinatu zuten. Estreinaldiaren ostean, musika ekintzak habiatu ziren okasiorako antolatutako 16 eszenatokietan.
Jardunak kalean (Plaza Barria, Gas Plaza, La Concordia geltokia, Erriberako Merkatua, Prim eta Iturribide kaleen elkargunea, Unamuno plaza, Arriaga plaza, Arriaga Antzokiaren alboa), zein gune itxietan (BilbaoMusika, Bidebarrieta Liburutegia, Bilborock, Euskal Museoa, Joan Santuen eliza, Katedraleko arkupeak, Mugika Eskola Publikoa, Sarriko Kontserbatorioa) egin zituzten.
La Concordia tren geltokiaren aurrean, adibidez, goiz osoan zehar Jam Sessionak izan ziren. Bidebarrieta Liburutegian ahots topaketa bat egon zen eta Prim kalean, 'La Burreria' eraikinaren ondoan, Bilboko eskolen lehenengo eta bigarren hezkuntzako ikasleen erakustaldia. Abesbatzek eta Ganbara taldeak Euskal Museoan, Unamuno plazan eta Santos Juanes elizan jardun zuten, pianoaren soinua, aldiz, Donejakueko Katedralaren estalpean eta San Nikolas plazatxoan entzun ahal izan zen eta egungo soinuak, berriz, Bilborock eta bestelako eszenatokietan.
Jaia, Plaza Barrian bukatu zen BilbaoMusika Eskolako irakasleek eskainitako erromeriarekin. Parte hartzaileek 17:00etan honako errepertorioa dantzatzeko aukera izan dute, besteak beste: ingurutxo, jauzi, bralea, Axuri beltza, gabota, zortziko, mutildantza, pasodoble, mazurca, chotis, polca, vals, biribilketa, fox, habanera, jota, porrue eta larrain dantza.