'Bilbao Gazteak Sortzen', gazteen artean enplegua errazago lortzeko ekimen berria

uriola.eus 2017ko mai. 24a, 09:00

Bilbo mailan langabezian dauden gazte talentudunek lana errazago aurkitzeko aukerak bultzatzea eta hobetzea du helburu ‘Bilbao Gazteak Sortzen’ proiektuak; batez ere, erdi-mailako edo goi-mailakoikasketak dituztenen kasuan. Horrela adierazi zuten atzoko aurkezpenean Xabier Otxandiano, Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak eta Oihane Agirregoitia, Gazteria eta Kiroleko zinegotziak.

 

 

 

 

Euskal Autonomi Erkidegoan aurrendaria den ekimen honek urtero hiriko 400 gazterengana, 30 ikastetxetara eta 100dik gora enpresatara iritsi nahi du.

Estrategia horren atzean hiriaren ekonomia aktibatzeko erronka dago, bestelako profilak eta ahalmenak eskatzen dituzten garai berrietara egokituta eta beste sektore estrategiko (industria sortzaileak, zerbitzu aurreratuak, ekonomia digitala…) batzuen alde jokatuta. Azken batean, 'Bilbao Gazteak Sortzen' programak enplegua eta jarduera ekonomikoa bultzatu nahi ditu Bilbon, gazteak lan-merkatura hurbilarazi enpresek eskatzen dituzten beharrizanetara egokituta euren profil eta ahalmen profesionalak, enpresei lagundu euren premiak betetzen epe ertainean edo epe luzean eta alternatibak bilatu elkarrekin, egungo garaiekin bat etorrita, inplikatutako eragile guztiekin elkarlanean.

Udalak Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez taxututako proiektu handi hau "hiriaren bilakaerarako eta etorkizunerako funtsezkoak diren eta nolabaiteko eragina duten hiriko enpresekin, prestakuntza-zentroekin, gazteekin eta beste eragile batzuekin egindako azterketa sakonaren emaitza dira". Sareko lana da egunean-egunean, hartzaile dituenen adinaren eta ezaugarrien arabera, hiru ildo nagusiren bidez haziz doan ekimen honen muina. Hauek dira aipatutako hartzaileak:

• Motibazioa eta interesak suspertu. Esparru horretan bi jarduera biltzen dira: Bizilabe Bilbao eta Zientzia Azoka.

• Trebeziak eta ahalmenak hobetu. Zenbait ekimenekin egiten da lan ildo honetan: Gamigazte, Demola Bilbao, Ahalbidetu, Formula Student y Moto Student.

• Ahalmenak jorratua Eurocip VII eta Bilboko Udalaren Enplegu Plana.

Jarduera aitzindariak Euskal Autonomi Erkidegoan

'Bilbao Gazteak Sortzen' ekimena 9 jarduketako bateria batekin abiatuko da eta horietako 4 berezkoak, berritzaileak eta aitzindariak dira: Bizilabe Bilbao, GamiGazte, Demola Bilbao ETA Eurocip VII.

• Bizilabe. Ekimenen honen bitartez zientzia eta teknologiarako tira sortu nahi da 12tik 19 urtera bitarteko gazteen artean. Irakasleen laguntzarekin eta enpresekin kontaktuan, ikasleek euren ahalmenak eta ahalduntzea hobetzeko tailerrak eta proiektuak gauzatuko dituzte. 2016an 5 ikastetxeko 100 gaztek hartu dute parte 5 enpresaren laguntzarekin.

• Gamigazte. Programa honen helburua Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetako ikasleen ahalmenak eta trebeziak sendotzea da, tresna teknologikoen eta simulagailuen bidez. Sistema honekin kasu praktikoak konpondu eta erabakiak hartu behar dituzte esparru profesional birtualean. 2016-2017 ikasturtean ekimen honetan Lanbide Heziketako 3 ikastetxeko 92 gaztek hartu dute parte.

• Demola Bilbao. Programa honen helbururik behinena gazte ikasleak enpresen mundura hurreratzea da, espezialitate adimentsuarekin eta eta zerbitzu aurreratuekin lotutako proiektuak bideratuz, Udalak berak etorkizunari begira egindako apustuekin bat etorrita. Enpresa kolaboratzaileek erronkak planteatzen dizkiete gazteei, konponbide egokiak aurkeztu ditzaten testuinguru errelean. 2016-2017 ikasturtean 13 prestakuntza-zentroko 45 ikaslek hartu dute parte eta 9 bederatzi enpresa aritu dira kolaboratzaile.

• Eurocip VII. Europan murgiltzeko programa da Lanbide Heziketako ikasleentzat. 5 astean zehar, parte hartzen duten gazteek praktikak egingo dituzte Europako herrialdeetako enpresetan, euren ikasketekin lotutako sektoreetan. Dauden herrialdeetako hizkuntzetan ere jasotzen dute prestakuntza. 2016-2017an 3 ikastetxeko 24 ikaslek hartu zuten parte.

Erraztu egiten ditu gazteek enplegua bilatzeko dituzten aukerak

Azken urte honetan, Bilbon langabezian dauden gazteen kopuruak behera egin du % 12,5 .

Baina hirian oraindik 26.824 langabetu daude. Horietako 6.533, 16-34 urtekoak dira. Bilboko lau langabetutik bat adin-tarte horretan dago. Kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzeko asmoz, Udala zenbait estrategia eta ekimen ari da burutzen, 'Bilbao Gazteak Sortzen' ekimenaz gain.

Izan ere, 2015ean, Udalaren laguntzarekin, 146 enpresa eta komertzio berri ireki dira Bilbon eta zuzeneko 230 lanpostu sortu. Negozio horien zati handi bat gazteek bultzatutakoak dira. Bilboko Udalak Lanbiderekin elkarlanean abiatutako Enplegu Planean kontratatutako pertsonen % 48,93 gazteak dira, hau da, sortzea aurreikusitako 515 lanpostuetatik 252 kolektibo horretakoak dira (2016-2017).