Hiru emakumeren testigantzak jasotzen ditu El nunca me pego laburmetraiak. Bertan emakume horiek lehen pertsonan kontatzen dute nola bizitu eta gainditu duten bikote heterosexualekin jasandako indarkeria psikologikoa.
2015eko abenduan egin zen laburmetraia. Bilboko Festival de Cine Invisiblen sekzio ofizialean parte hartzeko hautatua izan zen eta jendearengandik bozka gehien jaso zituen bigarren pelikula izan zen.
Dokumentala Irantzu Varela kazetariaren lana da. Varela Faktoria Lilako koordinatzailea eta en La Tuerka TVko El Tornillo saioko aurkezlea da. El Tornillo, La Tuerka TVko espazio feminista bat da. Faktoria Lila berriz, ikaskuntza, sorkuntza eta ekintzarako espazio feminista.
Hitzordua: gaur, hilak 25, 19:00etan Biba! kulturgunean (Ronda 2).