Kontzertuari hasiera emateko bilbotar musikagile gazte batek, 13 urterekin Juan Crisostomo de Arriagak, idatzitako Marcha Militar op. 2 obra eskainiko dute, eta ondoren Rossini, Granados, Fucik, Turina, Barber, Prokofiev eta Blanquer bezalako egileen lanak entzun ahal izango dira. Bilbotarrek eta bisitariek aire zabaleko musika saio horrez gozatu ahal izango dute Areatzan arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Pascual Vilaplanak prestatu duen programak lan aukeraketa "interesgarria" jasotzen du, XVIII. mende amaieratik egundaino banden errepertorioa oinarrizko generoa izan diren Martxa sinfonikoz osaturikoa, hain zuzen ere. Banda osatzen duten 45 musikariek kronologikoki antolatutako martxen adibide desberdinak eskainiko dituzte.
Horrela, kontzertuak, "gaur egun bandarako idazten diren lanen aniztasuna eta kalitate maila altua" erakutsiko die ikus-entzuleei.
Udaberriko zikloak hurrengo ostiralean jarraituko du, ekainak 2, 'Bidaia gure konpositoreekin' emanaldiarekin. Kasu honetan, Iñaki Urkizuk zuzenduko du kontzertua.
Programaren gaineko oharrak
Martxa sinfonikoak banden errepertorioan oinarrizko generoa izan da XVIII. mende amaieratik egundaino. Ostiraleko kontzertuan egitarauan kronologikoki antolatutako martxen adibide desberdinak entzungo dira. Ikuskizuna, bilbotar musikagile gazte batek, 13 urterekin Juan Crisostomo de Arriagak, idatzitako Marcha Militar op. 2 obrarekin hasiko da, zeinetan garai guztietako musikagile handienaren talentua susmatzen den. Bilbotik Turkiara bidaiatuko dute, han estreinatu baitzen Marcia per il Sultano Abdul Medjid. Errege turkiar honek Jenizaros Turcos banda ospetsua izan zuen bere zerbitzura eta berarentzat enkargatu zion obra garaiko opera italiarraren maisu entzutetsuari, Gioachino Rossiniri. XX. mendean sartuz, ikus-entzuleek Enrique Granados katalanaren grazia eta zorroztasuna entzungo dute, Alfonso XIII erregeari eskaini zizkion bost martxa militarretatik lehenengoan. Kontzertuak martxa "alla italiana" batekin jarraituko du, Dvoraken ikasle batek, Julius Fucikek idatzitako Florentiner March. Sevillatik, Joaquin Turinaren obra bereizten duen artisautza harmonikoz betetako Marcha Militar bat entzungo da. Eta jarraian, bi martxa garaikide. 1942an, Samuel Barber musikagile ipar amerikar ezaguna Ipar Ameriketako armadan sartu zen bere Army Air Corps Band bandako moldatzaile gisa, zeinarentzat bere Comando March konposatu zuen. Garai berean, Sergei Prokofievek bere March in B flat op.99 idatzi zuen, Sobietar Armada Militarreko Bandak enkargaturik konposaturiko partitura. Eta kontzertua Les noces de Llibertatobrarekin amaituko da, J. Ph. Sousaren musika eta mediterraneotasunaren arteko estilo eklektikoan idatzitako eztei-martxa original bat: Bere autoreak, Amando Blanquer maisuak, martxa hau Nueva Yorkeko Askatasunaren Estatua eta Barcelonako Colonen estatuaren arteko ustezko "ezkontza" batetarako konposatu zuen martxa hau, Amerikaren Aurkikuntzako V. Mende Urreneko ekitaldien barruan. Ospatu ez zen ezkontza, baina partitura eder hau utzi diguna.
Aukera paregabea garai guztietako musikagile handien obrak eta bandarako martxetarako bere eskaintza entzuteko.