Marie Chouinardek Delizien lorategia lanean oinarritutako sorkuntza lana ekarriko du Arriagara

uriola.eus 2017ko mai. 29a, 08:40

Artista kanadarrak, Boscoren triptiko ezagunaren panel bakoitzarekin bat datozen hiru ekitalditan banatutako ballet koreografia sutsua eskainiko du.

Marie Chouinard koreografo kanadar ospetsuak, Veneziako Biurtekoko egungo dantza zuzendaria denak, Boscoren Delizien lorategia triptiko ezagunean oinarritu da artelana egiteko. Sortu duen ikuskizuna, dantzaren benetako harribitxia dena, ekainaren 2an eta 3an biak arratsaldeko 20:00etan ikusi ahal izango da Arriaga Antzokian. Le jardín des dèlices jatorrizko izenburuarekin, Chouinardek, hiru ekitalditan egituratu du koreografia Delizien lorategia, Infernua eta Paradisua, triptikoaren panel bakoitzarekin bat etorriz. 

 

Nazioarteko erreferentea

1978an bere lehenengo lana aurkeztu zuenetik, eta batez ere 1990ean bere konpainia sortu zuenetik, Marie Chouinard kanadarra ezinbesteko erreferentea da mundu mailako dantzan. Bere lanen kalitate maila altuak eta egin dituen sorkuntza lan askoren abangoardiako izaerak, dantza garaikidearen berritzaileen artean jartzen dute. Arte diziplina horretan duen ospearen eta garrantziaren adibide argia da une honetan Biennale di Veneziako dantza zuzendaria dela.

Sarrerak 12 eta 42 euro bitartean egongo dira salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.