12 ikasleren lanak saritu dituzte Rafael Mikoleta euskarazko ipuin lehiaketan

uriola.eus 2017ko eka. 1a, 08:21

Bilboko ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira lehiaketaren 39. edizioan saritu dituztenak. Aurtengo ikasturtean 969 ipuin aurkeztu dira eta 24 ikastetxek parte hartu dute, helburua, gaztetxoak euskal literatura eta euskara jorratzera bultzatzea.

Bilboko alkateak banatu ditu Rafael Mikoleta ipuin lehiaketaren XXIX. edizioko sariak. Oraingo edizioan 968 ipuin aurkeztu dituzte 24 ikastetxetako ikasleek. Lehiaketa hau Bilboko ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean egiten da, eta gazteak euskal literaturara eta euskarara hurbiltzea du xede. Aurten 968 ipuin aurkeztu dituzte. Guztira 12 sari banatu ditu Udalak, kategoria bakoitzeko hiru. 100 eta 180 euro bitarteko balioa duten opariak dira lanak egiteko ahaleginak eta sormena saritzeko. Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketak aurreneko euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren izena daroa eta urtero egin ohi da 1989az geroztik.

Sariak lau kategoriatan daude banatuta, A kategorian Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; B kategorian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; C kategorian, DBHko 1. eta 2. mailak eta D kategorian, DBHko 3. eta 4. mailak. Guztira, 157 lan A kategoriakoak dira, 387 B-koak, 297 C-koak eta 127 D-koak. Kategoria bakoitzaren barruan hiru sari daude: lehenengoak 180 euroko balioa du, bigarrenak 140 eurokoa eta hirugarrenak 100 eurokoa, eta sari moduan baita epaimahaiaren iritziz aipagarri diren ipuinak ere izan dira. 

 

Epaimahaia

Honako hauek dira aurtengo epaimahaia osatu dutenak: Koldo Narbaiza, Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkaria, Lutxo Egia, Igone Etxebarria, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Juan Ramón Madariaga, Txani Rodriguez, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Goizalde Landabaso eta Begoña Idigoras.