Atxuri hiru egunez jai giroan murgilduko da

uriola.eus 2017ko eka. 9a, 10:26

Gaurtik hasita eta hiru egunez makina bat ekitaldi prestatu dituzte Atxuriko bizilagunek eta taldeek jaietan ondo baino hobeto pasatzeko. 

Kartoizko musika-tresnak sortzeko tailerrean egunotan parte hartu dute auzotarrak auzoko jaietan Atxuritarra Kartoi Bandarekin jo eta ke arituko dira bazterrak alaitzen. Hortaz, askorentzat estreinaldia izango da bandakide bezala. Ez dira bakarrik egongo. Ondoan izango dituzte Adiskideak fanfarrea beteranoko kideak.

Aurtengo jaietan ideiak bota eta ekarpenak egiteko aukera ere izango da. Atxuriko tren geltokia erabilpenik gabe geratzen denerako, Lokomotorak egitasmoak auzotarren proposamenak biltzen jarraituko du.

Igandean, ekainak 11, usadioari eutsiz, San Antoniori lore eskaintza egingo diote atxuritarrek eta, ostean, Txomingero Egunean Artetxu plazan bazkaltzera elkartuko dira.

 

Egitaraua

Ekainak 9 ostirala

16:30 Argazki safaria, auzoan zehar.

18:00 Kale antzerkia, Historia de un baúl, Trotamundo Compañía, Enkarnazio plazan.

19:30 Txupina eta pregoia, Artetxu plazan.

19:45 Jaitsiera Adiskideak fanfarrea eta Atxuritarrak Kartoi Bandarekin.

22:00 Jai kubatarra Café Habana taldearekin, Enkarnazio plazan.

Ekainak 10 larunbata

9:00 Diana, Herri Oboeak, gaitero eta erraldoiekin.

11:30 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak.

12:30 Paella txapelketa.

13:00 Phoyocall Lokomotorak.

13:00 V. Txosnagane ibilaldi neurtua, ongi etorria.

14:30 Herri bazkaria.

17:00 Zu zeu!, Enkarnazio plazan.

22:00 Betiko berbena, Enkarnazio plazan.

Ekainak 11 igandea

11:00 Kale kolore erakusketa, Artetxu plazan.

13:00 Argazki safarairen erakusketa, Enkarnazio plazan.

13:00 Xake partida, Ekarnazio plazan.

13:30 Bilbao Musika Big Banda, Enkarnazio plazan.

13:30 San Antoniori lore eskaintza.

14:30 Txomingero Eguna, Artetxu plazan.

18:00 Sigi-Saga erromeria, Enkarnazio plazan.

20:00 Txupina eta jai amaiera.