Ezetza ulertu eta jasan ezin duen horietakoa da Merino. Emakumeen gainetik edozer egiteko zilegitasuna duela uste duen horietakoa. Hiru urtez, lasaitasun eta inpunitate osoz erasotzen ibili dena.
Lehenik eta behin, jakin dezala gure artean lekurik ez duela. Ez dugula gure klaseetan, gure auzoan, Bilbon ez inon orain arte bezala lasai ibiltzerik onartuko. Kasuaren berri izan dugu, bildu gara, ezagutu, babestu, antolatu eta batera borrokatzeko prest gaude. Leioako ikasleok, Santutxuko auzokideok eta Bilboko emakumeok batera erantzuteko eta borrokatzeko antolatu gara. Ez ditugu onartuko nahi ez ditugun mezuak, deiak, “piropoak” edo mehatxuak, klasean, auzoan edota jaietan. Ez dugu beldurrik; orain asko gara.
Aitor Merino erasotzailea, aurrean gaituzu. Ausardia osoz beldurrak albo batera utzi eta epaiketara jo dutenen atzean, askoz gehiago gaude. Sareak eta elkartasunak egiten gaitu indartsu. Zu bezalako erasotzaileenganako nazka da gure borrokaren motoreetariko bat; eta autodefentsa feminista da gure giltza!
Datorren ostegunean, hilaren 8an, arratsaldeko 20.00etan, mobilizazioa deituko dugu Etxebarrieta plazan.
GORA BORROKA FEMINISTA.
Testua: Bilboko Mugimendu Feminista
Irudia: Bilboko Mugimendu Feminista